Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

    Jakin ezazue abenduak 7 ostirala, 17:00 etan elkarlanaren kalegira ibiliko dela azokan eta bertan parte hartzea gonbidatuta zaudete.


Atzoko egunez Jonek eta Xabierrek gure taldeko ordezkari gisa, AHT Gelditu! Elkarlanaren weborriaren aurkezpena eta hitzaldia burutu zuten Beasaingo Udaletxeko batzar aretoan.Xabierrek weborriaren atal nagusiak azaltzearekin batera, AHTaren ibilbidea irudikatzeko balio duen Google Earth-en oinarritutako baliabidea azaldu zien bertaratutakoei. Jarraian, gure Jonek AHTa kokatzen den AHT proiektuaren ildo nagusiak luze eta zabal azaldu zituen.Horrekin batera, datorren abenduaren 13an Iñaki Antiguedad Hidrogeologian adituak Legorretan emango duen hitzaldira gerturatzeko gonbitea luzatu zitzaien...


Atzo Elorrion eta Anoetan AHTaren eraikuntzari buruzko galdeketa deituta zegoen. Berriz ere, herriari iritzia ematea eskaintzen zaionean, tren honen aurka dagoela argi eta garbi erakusten du.                           Vocentoko kazetariei gutxi iruditu arren -"Sólo un tercio de los vecinos de Elorrio acude a la consulta para rechazar el tav", %30 horien nahia AHTrik ez eraikitzea da. Bestalde, eta Andoni Eizagirre soziologoak pasa den azaroan Hernanin emand...


Ondo baino hobeto isladatzen du pankartaren mezuak AHTaren aurkako borrokaren une honetako egoera: Amaitu dira babesen garaiak, gizartearen inplikazioa behar/eskatu/exijitzen dugu.Gaia larria da eta unea punttuan dago.Gogoratu bihar/gaur astelehenean Beasaingo Udaletxeko batzar aretoan hitzaldia izango dugula eta horrekin batera ahtgelditu.org weborriaren aurkezpena egingo dugula.Beasain, 2007-12-02.


Goierriko Hitzan Ordizian herritar batzuk egindako salaketa ekintzaren berria osatua.                       


Bihar arratsaldeko 19.00etan Ordiziako Plazan konzentrazioa deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak AHTaren enpresa txikitzaileak salatzeko. Azpikaldean, konzentrazioetara deitzen den manifestua euskaraz eta gazteleraz dezute.       AHT GELDITU! ELKARLANAK KONTZENTRAZIOAK DEITU DITU "EUSKAL Y"-AREN ERAIKUNTZA-LANETAN DIHARDUTEN ENPRESEN AURREAN             AHT GELDITU! Elkarlanak hainbat herritan kontzentrazioak deitu ditu ostegunean "Euskal Y"-aren eraikuntza-lanetan diharduten enpresei azpiegitura erraldoi hor...


Datorren abenduaren 15ean Arrasaten nazional mailako manifarako deialdia Interneten edatzen hasi da jada. Ohi bezala, Goierriko Elkarlanatik autobusa jarriko dugu Arrasatera gerturatzeko eta  tikeak ohiko lekuetan dagoeneko salgai dituzue. Aipatutako beroketa lan bezala azpikaldeko bideo eta diapositiba aurkezpenak dituzue. Bietan 2006-07 urteetan egindako ekintza anitzen irudiak ikustea dagoen bezala, Arrazua-Ubarrundia eremuko txikizio lanen egun egoera, 2007ko azaroa, zein den ikustea dezute.Ikusi eta zabaldu mezua!!! | View | Upload your ownGoikaldeko fitxategia zuen PCra jeitsi et...


Hauek dira PP.ren hitzak Irungo Excavaciones Ugarte entrepresak  AHT-aren zati gehiagotan parte hartuko ez duelaren erabakiaren inguruan. Empresa honek Arabako obretan parte hartu zuen:   El PP reclama protección para las compañías El PP exigió ayer «firmeza» al Gobierno Vasco para defender y proteger a las empresas vinculadas a la construcción del tren de alta velocidad, tras el abandono de una de ellas por las protestas de colectivos contrarios al proyecto.Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlanaren blogean Excavaciones Ugartek gaiaren inguruan publikatutako prentsa oharra ere ja...


Aurreko postean AHT Gelditu! Elkarlanak AHTak Euskal Herrian izango luken ibilbidea bere weborri berrian jeisteko aukera ematen zigutela aipatu bagenuen, Goierriko Elkarlanatik Goierriko ibilbidearen informazioa osatzeari ekin diogu.Oraindik Goierriko herrietako informazio andana osatzeke  dugularik, gure eskuetan dugun informazioa Google Earth-eko .kmz formatoko fitxategi batean sartu dugu.Goierriko ibilbidea .kmz formatoan jeisteko azpiko irudian klikatu.                      


AHT Gelditu! Elkarlanak Donostiako Koldo Mitxelenan gure taldearen nazional mailako weborri berria aurkeztu du. Weborrian AHTaren inguruan labetik ateratako berriak gune zentralizatu batean izatearekin batera, Euskal Herrian AHTak izango luken ibilbidea Google Earth-eko tresna erabiliz ikustea degu.                     Ibilbidea ikusteko jarraitu beharreko pausoak bi dira:1. Google Earth programa jeitsi. Windows, Mac eta GNU/Linux sistemetarako bertsioak daude, azpikaldean adibidez Ubuntu Gut...