Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Aupa denei,Usurbeko bidean abuztuan marraztu genuen muralaren ezabaketaren inguruan zenbait argibidekin natorkizue.Gaur arratsaldez, urriaren 26ean, muralera dagoen lekura igo naiz eta esan bezala, murala kolore txuriz estali dutela ikusi dut. Horrekin batera, uztailean Erauskingo auzora arte jarri genituen panelak ere desagertu direla ikusi dut. Azkeneko honek ez ninduen gehiegi kezkatzen, panel gehienak hezetasuna medio jadanik zisko eginda baizeuden. Murala ezabatzeak gehiago izurratzen ninduen, grrrrrr...Hau horrela izanda, gaur arratsaldez Patxi Plazaolarekin Udaletxeko bere bulegoan b...


Aurreko sarreran aurreratu genizuen bezala, gaurkoan urte bukaera arteko ekintzen berri ematen dizuegu.  Oraingoan, Goierriko gizarteari AHTak Euskal Herrian eta konkretuki Goierrin egingo lituzken eragin zuzenak azaltzen dituen erakusketa eta hitzaldi ibiltariak  antolatu ditugu.Data edo kokapenen bat azken orduko aldaketa jasatea  posible bada ere, edozein aldaketaren berri hemen izango dezute. Atzo astelehena Urretxun hasi genituelarik jardunaldiak, erakustaldia urriaren 22tik 25era Motx eta Berit tabernetan izango da, eta 26tik 30era gaztetxean eta Osaba tabernan. Hitzald...


AHTak Goierrin izango luken ibilbidea herritar askorentzat oraindik ezezaguna delarik, gure eskuetan ditugun tresnak erabiliz, panel inprimatuak eta Google Earth, ahal dugun neurrian informazio gabezi hori ekidin nahiko genuke. Atal honetan Goierriko ibilbidea argazkiekin dokumentatuaz, aurrikusita dauden txikizio lanak fotomontaje batzuen bitartez irudikatu ditugu. Fotomontajeak ahalik eta zeatz eta fidagarrienak izaten saiatu bagara ere, posible da oraindik akatsen bat egotea, ojo. Horrekin batera, fotomontaje grafikoak prestatzera mugatu gara, datu tekniko eta zeatzak alde batera utzi di...


AHTaren inguruko berriaz lepo beterik etorri zaizkigu medioak aurreko astean. Horien artean eta Goierriko Elkarlanari dagokionez, Gipuzkoako AHTaren eremuko obrak 2008ko urte hasierara atzeratu dituztela da. Jakina den bezala, Gipuzkoako eremua, Ordizia-Itsasondo zatian hasi nahi zuten. Pelaje honetako berriak kokilduko gaituztelakoan badago inor, jai dauka gurekin. Urte amaiera arteko ekitaldi eta ekintzen egutegia prestatzen ari garelarik, guk gure salaketa eta informazio lanekin jarraituko dugu.Bitartean, salaketa lanetan aurreratu zaigun herritar talde batek  RENFE eta EuskoTreni d...


Luesmaren azkena irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Abenduaren 2an egitekoa duten (zuten??) herri galdeketaren inguruan, Luesmak errekurtsoa jartzeko eskatu dio Estatuaren Abokatuari. Udalaren eskumena ez dela jarri du oraingo hontan aitzakitzat eta beste behin ohartarazi du "udalek legedia betetzen duten begiratzen egongo dela". Al loro cantimploro. Bestalde Nuria Lopez de Gereñu Garraio sailburuak atzo Euskadi Irratian elkarrizketa bat izan zuen eta bertan "AHT-ak atzera bueltarik ez duela" adierazi zuen. Ah! Ta gainea AHT-aren proiektuaren kontra egotea "legitimoa"...


Espainiako gobernuko ordezkari den Paulinok beste perla bat eskaintzen dio AHT aurkako oposizioari. Berri osoa Garan dezute."...En una entrevista radiofónica, Luesma aseguró que no va a «consentir actuaciones ni de boicot ni de sabotaje, ni acuerdos ilegales que traten de impedir o perturbar el normal desarrollo de las obras». «Es un aviso a navegantes», añadió."


Herriari hitza eman nahian, hurrengo Abenduak 2rako herri kontsulta bat egiteko proposamena azaldu dute Anoetako udal eta eragileek.  Horretarako aurrez informazio kanpaina bat izango da, Azaroak 18 arte iraungo duena, eta ondoren eztabaida prozesurako aste bat antolatu dute. Hau Azaroaren 19tik 25 arte luzatuko da. Albiste osoa Berria egunkarian duzue.  


Aurreko larunbatean Beasainen Goierriko jendea AHT-aren aurka elkartu bazen ere, Euskal Herri mailan ere beste ekitaldi bat gauzatu zen Elorrion. Bertan, AHT-ak zuzenean kaltetzen dituen 60 herrietako hautetsi ezberdinek makro-eraikuntza hau gelditzeko hartu duten konpromezua adierazi zuten. Ekitaldian plazaratutako manifestua euskaraz eta erderaz jeistea posible dezute.                        Hautetsien agerraldiaren berri osatua Gara, El Correo Español eta Berrian dezute.


Urriaren 6ko ekitaldirako uda aurretik hasitako lan eta prestakizunen emaitzaren islada larunbat honetan Goierriko errepide eta kaleetan izan genuen. Ataun, Zaldibia, Legorreta eta Idiazabaldik oinez edo/eta  bizikletaz irtendako giza kateek bat egin zuten Beasainen eta bertako kaleetatik manifestazioa jendetsua burutu ondoren herriko plazan bildu ekitaldi nagusia burutu genuen. Beasaingo herriko plazan giza katearen partehartzaileekin AHT EZ hizkiak irudikatu genituen.      Giza kateen eta ekitaldi nagusiaren argazkiak set honetan eskuragarri dituzue. Horrekin batera,...


Behingoz egin da!!Hainbesteko zalaparta sortu duen herri galdeketa mehatxuak gaindituz igande partez aurrera atera da: Aramaiotarren %97ak ezetz esan dio AHTari, partehartzea zensoaren %54a izan delarik.                          Berri osatua Gara, Berria, Goiena eta Izaronews-en dezute ikusgai.Gozoa egongo da gure Paulino. ;-)Goierri aldetik zorionak Aramaixotarrei!!!!!!!!!!!!!!!2007/10/02ko eguneraketa: Aramaioko Udalaren weborrian emaitzak eta balorazio ofizialak dituzue.