Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean kurtsoko lehenengo bilera gaur egingo dugula gogoratu. 19.00etan Ordiziako Gaztetxean.Kurtsoko lehenengo bilera izanda gai dexente ditugu eztabaidatzeko. AHTaren gatazkaren azkeneko berriak jaso nahi badituzue azaldu.
Asteburu honetan Beasainmendiko ingurunean, Usurbeko tontorraren aldamenean dagoen Agortako lepoan Beasainmendiko jaiak ospatu dira. Igandeko goiz partez herri krossaren eta bazkariaren aitzakiarekin AHTaren inguruko informazioa eskuratzera zuzendu ginen Goierriko Elkarlaneko zenbait lagun. Argazkiak lekuko.
Zuetako askok dagoeneko jakingo badezute ere, Lazkaoko Beneditarren artxibategian Euskal Herriarekin erlazioa duen edozein motatako kartel, pegata, triptiko, fanzine, barne dokumentazio etabar bildu eta jasotzen dituzte. Gizarte talde zein politikoetako barne dokumentazioa barne! Artxibategia kudeatzen duen Aita Agirrek, AHTaren inguruko EDOZEIN material gustora jasoko lukela esan digu, oso urria baita bere artxibategi...
'Euskal Y'-a egin ez dadin bere esku dagoena egingo duela dioen mozioa onartu du Arrasateko Udalak EAE-ANV, EB-Zutik eta Aralaren bozkekin. Arrasateko Udalaren erabakiak hautsak arrotzearekin batera gozoa jarri zaigu gure Paulino. Beste behin, eta dijoazte... pufff... esker txarrekoak gara Espainiako Gobernu ordezkariarekin AHTren oposizioan gauden herritarrok gero! Hala ere, broma gutxi hurrengo hilabeteetan dugun panoramarekin, El País-eko izenburuari kaso eg...
Blog honen bisitariei zein Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideei ahalik eta informazio osatu eta abesgarriena eskaintzeko asmoz beste "esklusiba" batekin gatoz. Oraingoan, aurtengo otsailaren 7an Donostiako Cristina Enea jauregian Donostiako Udalak EHUko ekonomia doktore den Roberto Bermejo eta garai hartan Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuorde zen Arantxa Tapiarekin batera antolaturiko mahainguruaren bideo OSOA dezute. Bere garaian bertan jazotakoaren kronika eta prentsa ohar baten bitartez berri eman genizuen. Bideoa bere osotasunean, 1h 46min., Interneten ikusgai dezute jad...
Granada aldean dagoen Villares herrian mugikorrentzako antena bat jarri behar den edo ez erabaki dute herri galdeketa baten bitartez. Emaitza bozka baten aldeagatik ezezkoa izan da. AHTaren gaiarekin zeharkako erlazioa badu ere, herri galdeketak gai anitz ezberdinekin egiten direla ikustea dugu. Paulino, ¿Donde estás?Bestalde, AHTaren aurkako herritar talde batek Urbinan AHTarentzako lanean diharduen Irungo Ugarte enpresa parean salaketa ekintza bat burutu zuten atzoko egunean.Berriak informazio osatua dakar.
Azkenik!! Gaur eman zaizkio azkeneko ikutuak Usurbeko bidean egin dugun muralari. Jarraian berau egiteko hartutako pauso eta argazkiak dijoazkizue.Ezer baino lehen muralean idatzitako leloaren inguruan zenbait argibide emango ditugu. Goikaldean ikustea dezuten irudia, Italian ikasten ari zen Izarrek aurreko apirilean bidali zigun. Testua, laburra izanik argigarria da: "Gu gara geroa: etzazuela gure geroa izorratu aurrerapenaren aitzakitan" Gure beharretarako ere aproposa.Beraz, jarritutako pausoak hauek lirateke: 1. Pareta garbitu eta txurizko basea eman. Lana...
Berriak eta Garak diotenaren arabera, milatik gora dira Bilbon atzoko partez aurkeztutako esleipenak. Administrazio publikoak esleipenak aurkezteko epea abuztuko oporren erdian irekitzeak sorrarazten digun iritzia guretzako gordeko dugu. Horrekin batera, konzentrazioaren komunikatua euskaraz eta gazteleraz irakurtzea dituzue.Goierritik azkenean ez gara Bilbora hurbildu, azpikaldeko irudian ikustea dezuten bezala, lanpetuta ibili baikara aste honetan ;-) ...
Ea laister den.
A Madrid es posible que desviaran pasta y trenes de Catalunya, pero ¿seguro que a las infraestructuras del AVE Madrid-BCN no dedicaron recursos propios de Cercanías? No sé, no sé...Informazio osatua irakurtzeko hemen sakatu.
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.