Roberto Bermejo eta Arantxa Tapiaren mahainguruaren bideoa.

Blog honen bisitariei zein Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideei ahalik eta informazio osatu eta abesgarriena eskaintzeko asmoz beste "esklusiba" batekin gatoz.

Oraingoan, aurtengo otsailaren 7an Donostiako Cristina Enea jauregian Donostiako Udalak EHUko ekonomia  doktore den Roberto Bermejo eta garai hartan Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuorde zen Arantxa Tapiarekin batera antolaturiko mahainguruaren bideo OSOA dezute.
Bere garaian bertan jazotakoaren kronika eta prentsa ohar baten bitartez berri eman genizuen.



Bideoa bere osotasunean, 1h 46min., Interneten ikusgai dezute jadanik. Google Video da erabili dugun zerbitzua ta berau deskargatzeko aukera ere eskaintzen du. Azti, ia 250Mb. baidira. Norbaitek kopia bat CDan nahiko balu kaso egin dezala ta moldatuko ginake. Horrekin batera, mahainguru osoa audion grabatu genuela gogorarazi nahiko genizueke, hemen klikatuz deskargatzea dezute. Azti, beste 100Mb. baidira.
 
Azkenik, kurtso berriari hasiera ematera goazelarik, kaso egiozue blogari bilera ta ohiko mobilizazioen berri jasotzeko.

Oporrak amaitu dira AHTaren aurkako borrokan.


Utzi iruzkina: