Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Ostiral honetan abuztuaren 17an konzentrazioa deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Konzentrazio honek bi helburu ditu, alde batetik abuztuaren 8an Sustapen Ministerioak AHTarentzako Aramaio-Elorrio eremuarentzako esleipenak aurkezteko epea abuztuko oporretan ireki dela salatzeko eta bestetik, herritarren esleipenak masiboki eta publikoki entregatzea Gobernu Zentralak Bilbon duen egoitzan. Konzentrazioa ostiral honetan abuztuaren 17an goizeko 11.00etan Bilboko Moyua plazan izango da. Elkarlana nazionaletik iritsitako informazio osagarria dijoakizue azpikaldean. AHT-ren EXPROPIAZ...


Abuztuaren 8ko BOEan Aramaiotik Durango eremuko esleipenak aurkezteko epea ireki da eta 15 egun daude aurkezteko. Goierriko eremua ez izan arren, edozein herritarrak esleipenak aurkezteko aukera duela gogoratu nahiko genuke, gu barne."...para que los propietarios que figuran en la relación adjunta y todas las demás personas o entidades que se estimen afectadas por la ejecución de las obras..."Hemendik gabiltzanon artean esleipenak aurkezteko hitzegingo dugu. Kaso egin bestela.BOEan azaltzen diren eremuak hemen beran dituzue, bertan zapalduta, orria .pdf formatoan deskargatzea aholkatzen diz...


Abiadura Handiko Trena bultzatzen ari diren arduradun politikoen jarrera salatzeko agerraldia egin dute Arrasateko Kultura Etxea Eusko Abertzale Ekintzako hamar alkatek. Beste behin bi administrazioak maltzurkeriaz jokatzen ari direla salatu dute alegazioak aurkezteko epea abuztuan zabaldu baitute. Informazio osatua Goienako berri honetan dezute.


Abuztuan sartuta gaudelarik, irailean AHTaren aurkako borrokan indarberrituz bueltatzeko asmoz oporretan joanak gara. Hala ere, AHTaren Aurkako Asanbladako lagunek Aramaion antolatu duten Akanpadak igande honetan ixten ditu ateak, ordura arte makina bat ekitaldi eta ekimen antolaturik daudelarik. Atzoko partez egun osoko mendi martxarekin batera, Aramaixoko Kultur Etxean Nekane Jurado ekonomilariak "Kapitalismoaren ondorio psikologikoak" lelopean hitzaldi zinez interesgarria eskaini zigun. Iraileko bueltan blogari kaso egiten hasiko gatzaio.Ondo pasa oporretan!!


Goierritik makina bat lagunek Urbinako manifaren bidea hartu genuelarik, lehen geldialdia Iurreko gasolindegian "salda" pixka bat hartzeko izan genuen.         Urbinara iritsitakoan jendez lepo osaturiko manifan eta giro paregabeaz lagundurik, Urbinako herrigunetik txikizio lanen bideari ekin genion.   AHTaren ibilbidea Urbina-Maltzaga autobidearekin gurutzatzen den pasabidera iritsitakoan, dagoeneko ohikoak suertatzen ari diren ezagun batzuek bidea oztopatzen zuten.                 &...


Urbinako txikizio lanak aurrera dijoaztela salatzeko manifestaziora deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Emailez jakinarazi den bezala, Goierriko Elkarlanean autobusa antolatu dugu eta tiketak 6€ren truke ohiko tokietan salgai izango dira: Beasainen Arranon, Ataunen Troskaetan, Itsasondon dendan, Ordizian Herrikoan, Zaldibian Joxepanen eta Lazkon Herrikoan. Irteera Beasaingo tren geltokitik arratsaldeko 16.30etan izango da.Manifaren manifestua hemen dezute.


Atzoko partez Itsasondoko Udalak Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eremuaren esleipen prozesua martxan jartzeagatik deituriko konzentrazio publikoaren irudiak dira hemen ikusgai dituzuenak. Atzoko Hitzak dakarren albisteari kaso eginda, 60 miloi euro kostatuko lirateke zati honetako lanak. Aurreko 10.000 miloi pezeta. Dirua soberan al dugu Euskal Herrian?


Itsasondoko Udalak konzentrazioa deitu du GAUR asteazkena 20.00etarako. Azpikaldean herriko portaletan banatu den orriaren testua dijoakizue.AHT-rik EZ HERRI BORONDATEA ERRESPETATU Eusko Jaurlaritzak gaurko erabakian, AHT-aren Ordizia-Itsasondo tarteko obrei hasiera ematea erabaki du. Erabaki honekin, Itsasondoko Herriak abenduan Galdeketa Herrikoi bidez hartutako AHT-aren aurkako erabakiarekiko errespetu falta itzela azaldu duela salatu nahi dugu.  


Badator gipuzkoar pastelaren banaketa. Eta horrekin batera eta uda ondoren etorriko dena prestatze aldera, medio batzuek dagoeneko hasiak dira AHTaren oposizioa ETArekin lotzen. Iazko azarotik datorren jarrera bada ere, hurrengo hilabeteetan areagotuko egingo da. Honen erakusgarri bezala aste honetako Interviuren artikulua dezute: "...es el mayor semillero de ETA en Álava""...al que la banda terrorista y el entorno aberzale han declarado como uno de sus objetivos." Con éste tipo de "noticias" nos asalta la duda de que en éste conflicto, el del TAV queremos decir, se utiliza por algunos medi...


Urteroko ohiturari jarraituz, AHTaren Aurkako Asanbladak akanpada antolatu du uztaileko hilabeterako: aurten Aramaixon ospatzen da. Asanbladako lagunek akanpadarako hamar egunetako ekimenez lepo beteriko egutegia prestatu dute. Ez dago aspertzeko aukerarik aidanez.Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik zenbait lagun, zenbait egunetan gerturatzeko asmoa dugu. Norbaitek etorri eta autoa partekatu nahiko balu, kaso egin dezala.