Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Iñigo Lamarca Arartekoak aurreko astean egin zituen adierazpenak hautsak arrotu bazituen, igande honetan Vocento taldeko egunkariek zekarten elkarrizketa ez da motz geratzen.             Elkarrizketaren balio erantsia, hausnarketak egiten dituen erakundearen arduradunagatik datoz. Alegia, Eusko Legebiltzarraren erabaki baten ondorioz sortutako figura administratibo batek AHTaren inguruan, ohikoa ez den diskurtsoa entzutea berria da.Elkarrizketa gogoz aholkatzen dizuegu.


Ekitaldi eta ekimenez lepo beteriko asteburua izan dugu Goierriko Elkarlanean Itsasondo inguruan.Lehen ekitaldi publikoa ostiral gau partean izan genuen, bertan Itsasondotik atera eta Ordiziara arteko bidea oinez eta su antortxaz AHTaren zentzugabekeria aldarrikatu genuen.                     Larunbatean aldiz, goiz partez "esku lanak" deitu genion lanekin jardun ginen. Bertan, pankarta anitzak egiteaz aparte, azpikaldean ikusgai dituzuen panelak prestatzeari ekin genion. Eskerrak Durangaldeko Elkarlaneko lagunei irudien fitxategia...


AHTren Lanen hedapena salatzeko ekintza burutu zuten atzo goizean Lukun. 30 pertsona inguru obretara sartu eta lanak geldiarazi zituzten. 3 makina erraldoi geldiarazita prentsaren aurrean komunikatua irakurri zen. Ertzainak banan banan identifikatu eta kontzentrazio ilegala leporatuko die. Informazio osagarria AHT EZ! Gunearen blogean. Berriaren aipamena Noticias de Alava eta Berrian.


2006ko uztailean Urbinako AHTaren inguruko herri galdeketak, etorkizunean etorriko zirenak martxan jarri zituen: Gasteizko 20 konzejuak, Itsasondo, Atxondo, Alegi... Nuriari eta Garraio Sailari eta AHTa babesten duten alderdiei inongo graziarik egiten ez ziela esatea soberan dago. Herriaren borondatea Legebiltzarrean baino ez baidago (sic). Horren ildotik dator Aramaion maiatzaren 27an egin behar zen herri galdeketaren debekua eta etorkizunean etorriko direnena Paulino Luesma gobernadore zibilaren eskutik.        Baina horrekin batera, puntu berria dugu eskuartean...


Zundaketak egiteko makinak dauden tokian hainbat protesta ekintza egin dituzte egunotan Itsasondon, «herriaren hitza errespetatzeko» eskatuz eta abenduan AHTren inguruan egindako galdeketako emaitza gogoraraziz. Makinetara igo eta pankartak eskegi dituzte, besteak beste. Ertzaintzak identifikatu egin ditu azken egunotan ekintzetan parte hartu duten lagunak. Zundaketak ekainaren 21ean hasi zituzten; gutxira gelditu egin behar izan zituzten, baimenik ez zutelako.               Informazio osatua Goierriko Hitzan.


Ikusi El Diario Vascon Markel Olanori eginiko elkarrizketa. Bertan "perla" batzuk askatu ditu, adibidez: "«Para repartir la riqueza, primero hay que crearla». Esa riqueza hay que distribuirla de una forma equitativa, y éste será el segundo reto, incidir en las políticas sociales." Bigarren parte hori beandu xamar iritsiko ez ote den susmoa dut... gutxi batzuk aberastu eta gero. Hala ere EAJren hitz faboritok dien "ezinbestekoa", "beharrezkoa" eta beste sinonimo batzuk "con patatas" jaten hasi ote die ba... bestela ikusi errauskailuaren gaiarekin gauzak horren "beharrezkok" ez diela. Ea zer...


Gazte talde batek Itsasondon egiten ari diren zundaketetan ekintza baketsua burutu du atzoko partez.Bidali dizkiguten testua eta argazkia eskuratzen dizkizuegu."Gaur asteartea atsaldeko 5terdiak aldera 14 pertsonaz osatutako gazte talde bat itsadondoko Iraola baserrira gerturatu da. Abiadura Handiko Trenaren obrak egin aurretik sondeo makinak jarri dituzte lurra aztertzeko, bertan ekintza baketsua burutu dute, langileei makina geratzeko esanez. Obra geratu dute baina ertzainak agertu dira segituan, bertan zeuden gazteak identifikatuz. Ez da lehenengo aldia makina honetan AHT-aren aurka horr...


Itsasondon AHTarentzako zundaketak egiten ari direlarik, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak topaketa eta ekitaldi anitzak antolatu ditu hilabete honetarako. Behin-betiko ordutegiak zehazteke ditugularik, ekitaldi nagusiak azpikaldeko irudian dituzue ikusgai. Ekitaldien datak eta ordutegiak finkatzen goazen eran publikatuko ditugu.


Aurreko larunbatean AHT Gelditu! Elkarlaneko batzar orokorra Elorrion izan genuen. Bertan hitzegindako ildo eta gai nagusiak astearte honetako bileran azalduko badizkizuegu ere, Berriak dakarren artikuluarekin uzten zaituztegu:Udal berrien «konpromisoa» nahi du AHT Gelditu Elkarlanak Azken urteko balantzea eta etorkizunera begirako pausoak zehaztu ditu AHT Gelditu Elkarlanak Elorrion jon rejado Gasteiz Erronka garrantzitsuak dituela deritzo AHT Gelditu Elkarlanak datorren urtera begira. Euskal Herriko hainbat tokitan irailetik aurrera lanak hasiko dituztela aurreikusten dute, besteak...


Espainiako gobernuko gobernadore zibila den Paulino Luesmak AHTak kaltetutako herrietan antolatzen diren herri galdeketak debekatu nahi ditu Gara eta DiarioVascon azaldutako berriek diotenez.