Herri galdeketak eta demokrazia partehartzailea.


2006ko uztailean Urbinako AHTaren inguruko herri galdeketak, etorkizunean etorriko zirenak martxan jarri zituen: Gasteizko 20 konzejuak, Itsasondo, Atxondo, Alegi... Nuriari eta Garraio Sailari eta AHTa babesten duten alderdiei inongo graziarik egiten ez ziela esatea soberan dago. Herriaren borondatea Legebiltzarrean baino ez baidago (sic).

Horren ildotik dator Aramaion maiatzaren 27an egin behar zen herri galdeketaren debekua eta etorkizunean etorriko direnena Paulino Luesma gobernadore zibilaren eskutik.

       

Baina horrekin batera, puntu berria dugu eskuartean AHTaren eta orokorrean azpiegitura erraldoien gatazketan. Igande honetan DiarioVascok Gipuzkoako Foru Aldundirako PSOEko Miguel Buen hautagaiarekin elkarrizketa luzea zekarren, bertan perla hau eskaintzen digu:

"Buen propone una «macroconsulta» sobre la incineradora pero con «preguntas pactadas y todas las alternativas sobre la mesa»."
"Preguntas pactadas" Buenentzako zer esan nahi duen jakitea interesgarria izango balitz ere eta Buenek errausgailuaren gatazka badu ere hizpide herri galdeketa hori planteatzeko garaian, zertan ezberdintzen da Buenen "macroconsulta" proposamena herrietan egin diren AHTaren galdeketekin? eta Oiangu Bizirik-ek eskatzen duenarekin? eta Lokarrik eskatzen duenarekin? Hauei denei ere Luesmak eskua sartu beharko die, ezta?

Pero no se vayan todavía, aún hay más!

Autonomi Erkidegoko Iñigo Lamarca Arartekoak ere, aste honetan egindako adierazpenetan AHTaren inguruko herri galdeketa eskatu du eta  Logikoa den bezala PP eta PSOE lepora bota zaizkio. Faltaba más.

Gure Nuria ere gozoa egongo da.


Utzi iruzkina: