Iñigo Lamarca Arartekoak aurreko astean egin zituen adierazpenak hautsak arrotu bazituen, igande honetan Vocento taldeko egunkariek zekarten elkarrizketa ez da motz geratzen.             Elkarrizketaren balio erantsia, hausnarketak egiten dituen erakundearen arduradunagatik datoz. Alegia, Eusko Legebiltzarraren erabaki baten ondorioz sortutako figura administratibo batek AHTaren inguruan, ohikoa ez den diskurtsoa entzutea berria da.Elkarrizketa gogoz aholkatzen dizuegu.


2006ko uztailean Urbinako AHTaren inguruko herri galdeketak, etorkizunean etorriko zirenak martxan jarri zituen: Gasteizko 20 konzejuak, Itsasondo, Atxondo, Alegi... Nuriari eta Garraio Sailari eta AHTa babesten duten alderdiei inongo graziarik egiten ez ziela esatea soberan dago. Herriaren borondatea Legebiltzarrean baino ez baidago (sic). Horren ildotik dator Aramaion maiatzaren 27an egin behar zen herri galdeketaren debekua eta etorkizunean etorriko direnena Paulino Luesma gobernadore zibilaren eskutik.        Baina horrekin batera, puntu berria dugu eskuartean...


Azken iruzkinak