Usurbeko muralaren ezabaketaren inguruan.

Aupa denei,

Usurbeko bidean abuztuan marraztu genuen muralaren ezabaketaren inguruan zenbait argibidekin natorkizue.



Gaur arratsaldez, urriaren 26ean, muralera dagoen lekura igo naiz eta esan bezala, murala kolore txuriz estali dutela ikusi dut. Horrekin batera, uztailean Erauskingo auzora arte jarri genituen panelak ere desagertu direla ikusi dut. Azkeneko honek ez ninduen gehiegi kezkatzen, panel gehienak hezetasuna medio jadanik zisko eginda baizeuden.

Murala ezabatzeak gehiago izurratzen ninduen, grrrrrr...

Hau horrela izanda, gaur arratsaldez Patxi Plazaolarekin Udaletxeko bere bulegoan bildu naiz horren inguruko argibideren bat jasotzeko asmoz.
Patxik esan didanez, azaroaren 1a. Santu Guztien eguna dela eta Udaleko Zerbitzuetako langileek Beasaingo kanposantuko bidea txukuntzeari ekin diote urtero egiten den legez: belarra moztu, bideak garbitu eta txukundu... horrekin batera, inguru hartan bidea asfaltatzeko makinak zeudela ikusi dut bideak asfaltatzen ari baidira. Aurten udaleko langileek "exceso de celo" bat izan omen dute eta abuztuan egin genuen murala pintura txuriz estali dute. Patxik baieztatu didanez berak murala ezabatzeko agindurik ez du eman. Zerbitzuetako alorretako teknikariak bere kasa egindako ekimena izango zela esan dit. Hala ere, gertatutakoaren inguruan dagokionari galdetu eta argituko didala geratu gara.



Horrekin batera bi galdera egiteko aprobetxatu dut, alde batetik azaroaren 1aren ondoren murala berriro egiteko arazorik legoken galdetu diot eta bere aldetik arazorik ez dagoela esan dit . Horrekin batera, Beasaingo herrigunean egon daitezken beste pareta "zikinetan" antzeko muralak egiteko arazorik egon daiteken galdetu diot, kontuan izanda Beasainen barreiatuta dauden graffiti anitzak aurrekari bezala ditugula. Esan didanez, pertsonekin modu zuzen edo pertsonal batetan sartzen ez garen bitartean, "txukuna" den bitartean eta etxe bateko fatxada edo harrizko pareta bat izurratzen ez den bitartean, arazorik ez litzateke egongo. Bizilagun bat beti kexatuko litzake, baina tira.

Besterik ez. 

Egun hauetan inguru hartatik ibiltzen bazerate eta murala estalirik ikusten badezute, zer gertatu den jakinaren gainean egon zaitezten ohartzen dizuet.

xa2



Utzi iruzkina: