Abuztuan marraztu genuen Beasaingo Muruazpiko baserri inguruan dagoen muralaren egungo egoera azpikaldeko argazkietan ikustea dezute. Marrazkia egin genuenaren berbera da, ez gara konplikatu.Oraindik lan dexente geratzen delarik bukatzeko, muralari azkeneko ikutua emateko zitea hurrengo larunbata 24, goizeko 9.00etan jarri degu. Astearteko bileran aipatuko bada ere oharra hemen jartzen dizuegu: Laguntza behar da!!!!!


Aupa denei,Usurbeko bidean abuztuan marraztu genuen muralaren ezabaketaren inguruan zenbait argibidekin natorkizue.Gaur arratsaldez, urriaren 26ean, muralera dagoen lekura igo naiz eta esan bezala, murala kolore txuriz estali dutela ikusi dut. Horrekin batera, uztailean Erauskingo auzora arte jarri genituen panelak ere desagertu direla ikusi dut. Azkeneko honek ez ninduen gehiegi kezkatzen, panel gehienak hezetasuna medio jadanik zisko eginda baizeuden. Murala ezabatzeak gehiago izurratzen ninduen, grrrrrr...Hau horrela izanda, gaur arratsaldez Patxi Plazaolarekin Udaletxeko bere bulegoan b...


Asteburu honetan Beasainmendiko ingurunean, Usurbeko tontorraren aldamenean dagoen Agortako lepoan Beasainmendiko jaiak ospatu dira.                           Igandeko goiz partez herri krossaren eta bazkariaren aitzakiarekin AHTaren inguruko informazioa eskuratzera zuzendu ginen Goierriko Elkarlaneko zenbait lagun. Argazkiak lekuko.       


Azken iruzkinak