AHTaren kontrako jardunaldien egutegia.

Aurreko sarreran aurreratu genizuen bezala, gaurkoan urte bukaera arteko ekintzen berri ematen dizuegu.  Oraingoan, Goierriko gizarteari AHTak Euskal Herrian eta konkretuki Goierrin egingo lituzken eragin zuzenak azaltzen dituen erakusketa eta hitzaldi ibiltariak  antolatu ditugu.

Data edo kokapenen bat azken orduko aldaketa jasatea  posible bada ere, edozein aldaketaren berri hemen izango dezute. Atzo astelehena Urretxun hasi genituelarik jardunaldiak, erakustaldia urriaren 22tik 25era Motx eta Berit tabernetan izango da, eta 26tik 30era gaztetxean eta Osaba tabernan. Hitzaldia aldiz, Labeaga areto nagusian izango da hilaren 30, 19.00etan.

Beste kokapenetan antolatuko diren datak iritsi ahala, informazio osatua izango dezute gure blog honetan.


-Urriak 22-30:
Urretxun ERAKUSKETA. Urriaren 30ean Urretxun HITZALDIA, Labeaga Aretoa.

-Urriak 31- azaroak 8:
Idiazabal, Segura eta Zegaman ERAKUSKETA. Azaroaren 8an Idiazabalen HITZALDIA.

-Azaroak 9-15:
Ordizian ERAKUSKETA. Azaroaren 15ean Ordizian HITZALDIA.

-Azaroak 16-22:
Ataunen eta Lazkaon ERAKUSKETA. Azaroaren 22an Lazkaon HITZALDIA.

-Azaroak 23-29:
Ormaiztegi eta Ezkio-Itsason ERAKUSKETA. Azaroaren 29an Ormaiztegin HITZALDIA.

-Azaroak 30- abenduak 6: Beasainen  ERAKUSKETA. Abenduaren 3an Beasainen HITZALDIA.

-Abenduak 7-13:
Itsasondo, Legorreta eta Zaldibian ERAKUSKETA. Abenduaren 13an Legorretan HITZALDIA.




Utzi iruzkina: