Goierriko ibilbidearen fotomontajeak.
AHTak Goierrin izango luken ibilbidea herritar askorentzat oraindik ezezaguna delarik, gure eskuetan ditugun tresnak erabiliz, panel inprimatuak eta Google Earth, ahal dugun neurrian informazio gabezi hori ekidin nahiko genuke.
Atal honetan Goierriko ibilbidea argazkiekin dokumentatuaz, aurrikusita dauden txikizio lanak fotomontaje batzuen bitartez irudikatu ditugu. Fotomontajeak ahalik eta zeatz eta fidagarrienak izaten saiatu bagara ere, posible da oraindik akatsen bat egotea, ojo.
Horrekin batera, fotomontaje grafikoak prestatzera mugatu gara, datu tekniko eta zeatzak alde batera utzi ditugu. Neurri osoan ikusteko klikatu ezazute beraien gainean. Creative Commons lizentzia medio, informazio hau nahi dezuten bezala erabiltzeko askatasuna dezutela esatea soberan dago.
Esker onekoak izatearren, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik Photoshopen fotomontajeak prestatzeaz arduratu eta makina bat ordu sartzen ari den Iurgiri esker bereziak eman nahi genizkioke.
Amaitzeko, azpikaldean dituzuen montajeak Beasain eta Itsasondo aldekoak dira soilik, Legorreta eta Ezkio-Itsasoko eremuak zai ditugula badakigu, pazientzi pixkat izan.
Euskal Herriko ibilbidea Google Earth-eko .kmz formatoan ikusi nahi badezute, klikatu ezazute azpiko irudietan.
Arriarango biaduktoa, Beasain.
Ittolako biaduktoa, Beasain.
Gudugarretako azalaratzea, Beasain.
Loinazko San Martingo biaduktoa, Beasain.
Erauskingo zabortegia, Beasain.
Mariaratz, Beasain-Ordizia muga.
Zubinako biaduktoa, Itsasondo eta Legorreta arteko mugan.
Iruzkinak
Txingudiko AHT Gelditu! Elkarlana 2007-10-26 19:30 #1
Aupa Goierriko elkarlan kideok!

Lan txukuna egin duzue!! Guk antzeko zerbait ari gara prestatzen, eta zuen laguntza estimatuko genuke:

Argazki montajea nola egin duzue? Zuek atera dituzue, eta gero horren gainean marraztu? Ze programarekin egin daiteke hori?

Hor agertzen diren planoak EJ-renak dira? Non lor daitezke? Eskaneatu dituzue, edo nonbaiten daude eskura formato elektronikoan?

Tira,
badakigu lanpetuta ibiliko zaretela, eta guri ari zaigu kostatzen
martxa hartzea, baina tarte bat duzuenean, ba erantzun motzean bada
ere, faborez

Mila esker

Muxuak
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana 2007-10-26 20:37 #2
Aupa xa2 naiz, panelak prestatu dituen lagunetako bat. Ezer baino lehen eskerrikasko emandako animoengatik.

Bestetik, zuen galderei atalez atal erantzuten dut.

"Argazki montajea nola egin duzue? Zuek atera dituzue, eta gero horren gainean marraztu? Ze programarekin egin daiteke hori?"

Fotomontajeetan lan hauek egin beharra daude:

AHTaren ibilbidearen kokapenei argazkiak "a saco" atera. Aterako dituzuen 50 argazkietatik 3 edo 4 baino ez baidira izango txukunak eta egokiak gure lanetarako. Argazkigintza digitalarekin arazorik ez beraz. Horrekin batera, argazki hauek ateratzeko AHTak Txingudi aldean izango luken ibilbidearen ezagutza sakona eskatzen dizuela esatea soberan dago.

Euskal Herrian, herrian, zuen ingurunean dauden porlan azpiegiturei argazkiak atera. Argazki hauek base bezala erabiliko ditugu fotomontajeetan biadukto, desmonte etabarrak irudikatzeko. Gauza konkretuak irudikatzen ari garenez Google Images edo Flickr-en ez dago gure beharretara egokitzen den argazki egokirik. Argazki bilduma hau egitea lan putea da baina ezinbestekoa. Guk bildu dugun zerrenda pasatzea badegu, baina CDan pasatu beharko dizkizuegu. Hala ere zuek ere lortu hitzezue zuen kasa.

Photoshopen "crack" bat izango den lagun bat bilatu ezazue. Norbait ezagutuko dezute zuen inguruan. Lagun honek ibilbidea nondik den jakiteko planoak beharko ditu. Guk Beasaingo ibilbidean erabili ditugun plano horiek, Beasaingo Udalaren bitartez lortu ditugu. Jakingo dezuten bezala, EJk Gipuzkoako eremuko lanak Ordizia-Itsasondon 2008ko urte hasieran hasi nahi dituenez, Beasain-Legorreta eremuaren Proyecto Constructivoa egina dago. Berau, Beasaingo udalaren bitartez lortu dugu eta txikizio lanen detaile osoak azaltzen dira. TodÃto todo. Txingudiko aldeko Proyecto Constructivoa egin gabe, eginda baina ezkutuan, edo auskalo non egongo denez, ba zuek ez dezute hainbesteko kalitateko planoei eskue sartzerik izango. Hala ere, 1997ko planoek dituzue base bezala erabiltzea. Wikipediako artikulu honen bitartez lortzea dituzue hemen eta hemen. Ez dago beste informaziorik. Edo badago eta ez dute publiko egin nahi. Plano horiek .pdf formatoan daudenez, ondorengo pausoan "manejatzeko" .jpg formatora pasatzen dut behar dudan planoa. Nola? Ireki Photoshop edo GIMP programan .pdf fitxategi horretatik behar duzun orria. Milagro! Photoshop abre pdfs! Jarraian .jpg bezala gorde plano ta "irudi" batetan bihurtu dezu .pdf plano hori.

Fotomontajeak Photoshopen egin ondoren, panelak egiten dira. Lan hau erraza da, nik egin eta GIMP2.4 eta OpenOffice2.0 programak erabili ditut. Biak debaldekoak dira eta jarri dizkizudan loturetatik deskargatu ditzazkezu. OpenOfficeak marrazketa bektorialeko Draw deitzen den azpiprograma bat du eta bertan sortzen ditut laukiak, testuak txertatu, .jpg irudiak isatsi... hau lan atsegina da eta esker onekoa. Gustu eta kriterio "estetiko" piskat izateak ere laguntzen du. Zergatik OpenOffice eta ez Microsoft Office? Guk panelak A1 54*89zm.ko neurri erraldoian inprimatu ditugu, hartara erakustetetan erabiltzeko erosoak izan daitezen. Microsoftek ez du marrazketa bektorialeko azpiprogramarik eta Word-ek ez dizu A1 neurri arteko orririk sortzen uzten. Eta arrazoi garrantzitsua: OpenOfficearekin .pdf-ak sor ditzazket. Guk planoak kopisteri batetara .pdf formatoan eraman genituen.

"Hor agertzen diren planoak EJ-renak dira? Non lor daitezke? Eskaneatu dituzue, edo nonbaiten daude eskura formato elektronikoan?"

Goian erantzun dizut, Beasaingo Udalaren bitartez lortu ditugu. Beste plano kutrexeagoak ere non lortzea dituzuen azaldu dizut. Ez eskaneatu ezerrez!!!! Photoshop edo GIMPekin .pdf formatoan dagoen planoa ireki eta ondoren .jpg bezala gorde. Hori da dena.

Edozein zalantza dezutela galdetu lasai ta erantzuten saiatuko natzaizue.

Utzi iruzkina: