AHTaren aurkako Goierritar giza kate erraldoia

Urriaren 6ko ekitaldirako uda aurretik hasitako lan eta prestakizunen emaitzaren islada larunbat honetan Goierriko errepide eta kaleetan izan genuen.

Ataun, Zaldibia, Legorreta eta Idiazabaldik oinez edo/eta  bizikletaz irtendako giza kateek bat egin zuten Beasainen eta bertako kaleetatik manifestazioa jendetsua burutu ondoren herriko plazan bildu ekitaldi nagusia burutu genuen.

Beasaingo herriko plazan giza katearen partehartzaileekin AHT EZ hizkiak irudikatu genituen.



    

Giza kateen eta ekitaldi nagusiaren argazkiak set honetan eskuragarri dituzue. Horrekin batera, Goierriko Hitzak aipamen zabala eskaini zion igandeko alean gure ekitaldiari. Gure bideoak atalean beste bina bideo dituzue eskuragarri.

Azkenik, ekitaldiaren amaiera bezala bertaratutakoak indarberritzeko asmoz hainbat edari eta jaki izan genituen gure sukaldari prestuen bitartez.



Plazako kioskoan gure Idoiak irakurritako testutik lerro hauek azpimarratu eta gogorarazi nahiko genituzke:
"AHTren aurka lan egiten dugun mugimendu, talde, sindikatu, alderdi eta norbanakok guztion aktibazioa behar dugu. Batera lan eginez beraien tresna propioak beraien aurka jar ditzakegulako"
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu, prestaketa eta antolakuntza lanetan ibilitako guztiei eta bereziki ekitaldian parte hartu zuten talde eragile eta herritar guztiei. Milesker bihotzez!!!

AHTrik EZ! Ez Goierrin eta ez inon!!



Utzi iruzkina: