AHT Gelditu! Elkarlanaren weborria aurkeztu da jadanik.

AHT Gelditu! Elkarlanak Donostiako Koldo Mitxelenan gure taldearen nazional mailako weborri berria aurkeztu du. Weborrian AHTaren inguruan labetik ateratako berriak gune zentralizatu batean izatearekin batera, Euskal Herrian AHTak izango luken ibilbidea Google Earth-eko tresna erabiliz ikustea degu.

                    

Ibilbidea ikusteko jarraitu beharreko pausoak bi dira:

1. Google Earth programa jeitsi. Windows, Mac eta GNU/Linux sistemetarako bertsioak daude, azpikaldean adibidez Ubuntu Gutsy Gibbon-en instalazio prozesua ikustea dezute. Ubunturentzat instalazio oharrak hemen dituzue.

                      

2. Programa instalatu ondoren. Google Earth .kmz fitxategia jeitsi hemendik.

                       

3. Fitxategia jetsi ondoren, bere gainean bi aldiz klikaturik azpikaldeko irudia ikustea izango dezute. Herrien datuak, zabortegiak... dituzten kapak ezkerraldeko zutabean gorriz markaturik dituzue. Programaren zoom kontrolekin ikuspegi anitzetan bisualizatu dezakezue. Hori da dena.

                       

Instalazio prozesuaren xehetasun gehiago hemen dituzue. Aurkezpenaren aipamena Gara eta Berrian egiten dute.

Azkenik, Google Earth instalatu ezin dezutenok edo nahi ez dezutenok, ibilbidea 2D mapa formatoan ikustea dezute. Eskerrikasko Sustatuko lagunei.


Ikusi mapa handiagoa



Utzi iruzkina: