obrak geroz eta gertuago
Badirudi Eusko Jaurlaritzakoek Otsailean bertan hasi nahi dituztela Ordizia-Itsasondoko tramoaren obrak. Gipuzkoako tarte honetakoaz gain, Bizkaian ere presaz sartu nahi dituzte makinak.
Vocentokoek diotenez, lan itzela izan omen dute expropiazioen aurkako errekurtsoak argitzen; geroxeago argitzeko "La permuta de suelo, el justiprecio o la expropiación forzosa son las fórmulas empleadas". Boterea izanda, zein erreza den inposatzea...!
Berri osatuagoa ondorengo tokietan: dv-n eta www.ahtgelditu.org
Iruzkinak
Ibiltari 2008-02-01 21:40 #1
Beste post honetan: "El gobierno despacha miles de alegaciones sin la mínima argumentación" boterea daukaten horiek desjabetze lana nola sinplifikatzen duten agertzen da.
Niri alegazio honek deitzen dit atentzioa: modelo apelando a los Derechos reales sobre los bienes de Dominio público.
Badakigu legea bera Estatuak gizarteari expropiatzea errazteko eran idatzi zutela, baina agian garai hartan (1953 uste dut) herriek, auzoek eta komunalak Estatuak baino garrantzi handiagoa zeukatenean zilegitasun itxura orain baino gehiago mantendu behar zuten. Alegazio horrek diona zuzena bada guztionak diren baliabide naturaletaz desjabetzen bagaituzte bakoitzari ordaindu behar digute "tokatzen" zaigun zatia. Hasi gaitezke mendira joatea zenbat dirutan baloratzen dugun kalkulatzen eta galdutako aukeragatik ADIFeri justiprezioa eskatzen.

Utzi iruzkina: