Expropiación forzosa = lapurreta

AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua, zuzenean, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egin nahi dute UZTAILAREN 9an. 2,8 km-ko tunel hori egiteko, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretako lurjabe eta alkateak deitu dituzte Donostiara. Trazaketak hartuko lituzkeen lurrez gain, Beasaingo Erauskin auzoko bi lurjabe desjabetu nahi dituzte, tunel horretatik aterako dituzten 400.000 m3 horientzat hondakindegia egiteko. Badirudi, tunela egiteko beharko duten porlan guztia ateratzeko, Goierrin bertan 5 harrobi irekitzea ere "proposatzen" dutela (Itsasondo, Legorreta, Ataun eta Zerain).

Hori salatzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak kontzentrazioak deitu ditu:

  • Kontzentrazioa, goizeko 10etan, Donostian, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren parean (trena Ordiziatik 8:59ean).
  • Kontzentrazio zaratatsua, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Jakes etxearen parean (Barrena).



Utzi iruzkina: