Kategoria: actas
Gaur goizean, Goierriko hainbat zinegotzik (Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Lazkao, Ataun eta Zeraingo zinegotziak (EAE, Aralar eta EB)) akten altxamenduaren inguruko zenbait salaketa egin dituzte. laburbilduz:Akten altxamendua desjabetu behar dituzten lurretan egitea, lurjabeen gutxieneko eskubideak berma daitezen, eta ez, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzako bulego batean (Donostia).2.100 helegiteei (teknikoak barne) testu berberarekin erantzun izana (irakurri ez dituztenaren eta interesik ez zutenaren seinale).Akten altxamendua etzi izanda, Beasaingo Erauskin auzoan h...
AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua, zuzenean, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egin nahi dute UZTAILAREN 9an. 2,8 km-ko tunel hori egiteko, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretako lurjabe eta alkateak deitu dituzte Donostiara. Trazaketak hartuko lituzkeen lurrez gain, Beasaingo Erauskin auzoko bi lurjabe desjabetu nahi dituzte, tunel horretatik aterako dituzten 400.000 m3 horientzat hondakindegia egiteko. Badirudi, tunela egiteko beharko duten porlan guztia ateratzeko, Goierrin bertan 5 harrobi irekitzea ere "proposatzen" dutela (Itsasondo, Legorreta, Ataun eta Zerain...