AHTren aurkako Asanbladaren XIII. Akanpada Zaldibian
Abiadura Handiko Trenaren aurkako Asanbladak gaur goizean Eusko
Jaurlaritzak Alderdi Ederren duen egoitzaren aurrean kanpin-dendak
jarri ditu, uztailaren 24tik aurrera Zaldibian egingo den AHTren
aurkako Akanpadan partehartzera deitzeko. Azken 13 urteetan bezala,
urtetik urtera antolatu den Akanpada topagune asanblearioa eta
autoorganizatua izango da HTren aurkako eztabaida eta borroka
bultzatzeko.
Bide batez, azpiegitura proiektu suntsitzaile honen aurka aritzen diren pertsonak ezagutu, koordinatu eta indarrak elkartzea ahalbidetuko du. Halaber, Goierriko AHTren kontrako herri mugimenduarekin bat egingo du Zaldibiako akanpadak, hain zuzen ere Itsasondo-Ordizia artean Eusko Jaurlaritzak hasi dituen “Euskal Y”-aren obrak gelditzeko egiten ari diren ekintzak indartzeko helburuarekin.
Hori dela eta, AHTaren aurkako XIII. akanpadan parte hartzera dei egiten diogu jende guztiari. Bertan ekintza egitarau zabal bat eramango da aurrera: hitzaldiak, eztabaidak, protesta ekintzak, mendi martxak, festak… Hamar egunetan zehar jorratuko gaiak ohikoak izango dira: borroka antidesarroilistak, hezkuntza tailerrak, merkantzia kontsumoan oinarritzen ez diren bizimoduak… Izan ere, kooperazioan, asanbladan eta antiautoritarismoan oinarrituriko antolakuntza moduen bidez, desarrollismoaren zapalkuntzatik at bizi daitekeen gunea ere izan nahi du akanpadak.
Aipagarria da, bestalde, aurtengo akanpadak ez duela iraupen mugatua izango, hamar eguneko topagune honen bidez AHTren obren aurkako erresistentzia-gune bat sortzea baita gure asmoa. Erresistentzia-gune hori “Euskal Y”-ak kalteturiko herri batean kokatu eta gutxienez udan zehar ekintza hori mantentzeko asmoa plazaratzen dugu, Urbinan 2006ko azarotik 2007ko urtarrilera bitarte egin zen erresistentzia-gunea bezalaxe.
Beraz, denon partehartzea eta ekarpenak beharrezkoak izango dira, aurtengo akanpada AHTaren aurkako borroka esparru bihuruko badugu.
Bukatzeko, datorren uztailaren 19an AHT GELDITU! Elkarlanak Obretara Martxa deitu du Abadiñon, eguerdiko 12etan, eta protesta horretan ere ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten dugu, Espainiako gobernuak Durangaldean hasi berri dituen AHTren lanak geldiaraztea exijitzeko.
EZ DUGULAKO BEHAR EZTA NAHI ERE, GELDITUKO DUGU!!!
AHTren AURKAKO ASANBLADA /
Tlfnoa: 695715510
http://www.sindominio.net/ahtez/
Irrati kuina / Egitaraua
DinA3n inprimatu dezakezu dokumentua jaitsita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: