Larunbatean "todopitxitxi" Donostiara!!


Kaixo denori.
AHT Gelditu! Elkarlanak, "Arrazoi guztiak ditugu: AHT Gelditu!" lelopean manifestazio deitu du larunbat honetarako, Donostiako Anoeta estadiotik hasita  17.30etan.
Soberan dago prozesuaren zein une kritikoan gauden gogoraraztea, Eusko Jaurlaritzak nola edo hala hasi nahi ditu txikizio lanak eta orain da gure desadostasun irmo eta ozena berriro aldarrikatzeko garaia.
Ez dago kale egiterik, han izan beharra daukagu.
Manifestazio giroa berotzeko, Goierritik bi elkarretaratze planteatu ditugu egun horretarako:
Beasaingo Geltokian eta Ordiziako Arboledan, eguerdiko 14:30etatik aurrera, kafea egongo da, ondoren denok batera trenez Donostiara joateko asmoz.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan besarkada bat!

               


Utzi iruzkina: