Aupa denoi,Gogoratu ezazute gaur arratsaldeko 19.00etan Urretxu eta Zumarraga artean dagoen Areizaga enparantzatik hasita manifestazioa degula. Gutako batzu manifa hasi aurretik ohikoa dugun mahaitxoa informazioarekin jarriko dugu.Elkar ikusiko dugulakoan, geroarte!!!
Aupa denori,Mezu honekin hiru gai dijoazte:1. Urbinako AHT EZ! erresistentzi gunearen berri.Dagoeneko jakinaren gainean izango zerate baina mezu honen bitartez Urbinan asteburu honetan hasi den AHT EZ! Lurraren defentsaren berri ematen dizuegu. Horrekin batera eta konkretuki weblogaren helbidea dijoakizue. Dagoeneko egin diren ekitaldien argazki eta informazioa badago zintzilikaturik. Helbidea hau da:http://www.blogak.com/ahtezguneaOharra: Erresistentzi gunearen komunikazio taldeak bere komunikatuak lantzeko itzultzaileak beharko ditu hurrengo asteetan euskaraz, gazteleraz eta frantses hizk...
Aupa denori,Azaroaren 4an Beasainen odolkiaren festa zelarik, herritarrei informazio banatzeko gure ohiko postutxoa jarri genuen.Bertara gerturatu ziren herritarrei gure eskerrak eman nahi genieke agertutako interesagatik.Jarraian bertan hartutako argazki esanguratsuenak dijoazte, klik egin beraien gainean ta irudia bere osotasunean azalduko zaizue ohiko legez.
Aupa denori,Jarraian Beasainen azaroaren 3ko mobilizazioaren argazkiak dijoazkizue.Bertan gertatutakoa aztertu ondoren komunikatu bat aterako dugu web orri honetan.Argazkietan klik eginda neurri haundiagoan ikustea izango dituzue.Izan ongi.
Aupa denoi,Webloga kudeatzen duen idazle honek makina bat saltsa eta mobidetan sartua izan bada ere aurretik bere ibilbidean, ez dut uste sekulako egutegirik izan duenik. Azarorako aurrikusita dauden mobilizazio eta ekintzek marka guztiak hausten dituzte.Jarraian Goierri eta Euskal Herria mailan antolatuta dauden ekintzen egitaraua dijoakizue. Bizi dugun une kritiko honen aurrean ez dugu lo hartzerik, ORAIN mobilizatu beharra daukagu.Azaroak 3, ostirala: Konzentrazioak herri guztietan. Goierriko jendearen zitea Beasainen da. Berri gehiago hemen dezute.Azaroak 4, larunbata: Beasainen odolki ...
Aupa denori,Izenburuak dioena salatzeko asmoz Goierrin ekintza bat egiteko garaian Beasain aukeratu dugu astearteetako bileran. Plana hau izango da:Koiote zaharraren aldamenean dagoen pasozebran gora eta behera pasatzen ibiltzea. Así de simple. Jakina da ostiral arratsaldeetan zein "potaje" sortzen den Beasaingo anbulategi inguruko irteera eta sarreretan, beraz, eta hau aprobetxatuz, "Con o sin TAV... el colapso SEGUIRÁ" leloa duen pankartarekin, autoetako segurtasun peto fluoreszenteak jantziaz eta informazio orriak banatuaz pasozebran bueltaka ibiltzeari ekingo diogu.Zitea, ostiralean 18....
Urriaren 29an Gasteizko udalerria osatzen duten hogei herriek herri kontsulta egin zuten AHTren inguruan. Emaitzak gaur jakinaraziko direlarik, berri honetan kontsultaren inguruko lehen berria dezute.Hogei herri hauetan bezala, Itsasondon abenduaren 3an egingo da.Zorionak herri hauetako bizilagun eta gizarteari!!!!!!!!!!
Aupa denori, Garai apasionanteak datozte: Mobilizazioak bailara mailan, desjabetzeen azpitaldeko bilerak, manifak nazio mailan, ekintzak, Urbinako erresistentzi gunea... gai hauek guztiak aztertu eta hitzegiteko bilera dugu urriaren 31n Ordiziako Barrenan 19.00etan. Lanez lepo bete gabiltz ta denon laguntza beharrezkoa izango da. Berri gehiago nahi badezute, azaldu ta parte hartu. Izan ongi.
Aupa denori, YouTuberen bitartez ikustea dezuten bideo baten lotura jartzen dugu zuen eskuragarri. Azti, bideoa oso handia da eta banda zabaleko tajuzko konexio bat izan ezean ez du merezi ikusteak. "AHTren alde zaude?" galderari erantzuteko Arabako Urbina herrian erreferemduma izan zuten. Errolda 115 herritar osatzen zuten, hoietatik 108 izan ziren bozkatu zutenak.Hau izan zen emaitza: 108 EZ--- 0 BAI. Bideo honetan egun horretako irudiak eta hitzak dituzue.
ABENDUAK 3 HERRI GALDEKETA ITSASONDON Itsasondoko herriak AHTri buruz herri galdeketa egingo du, abenduak 3. Aurrez aurretik herriak azpiegitura honen informazioa jasoko eta mahainguru bat ere egingo dute gaiari buruz, herritar bakoitzak bere iritzia osatu dezan. Bestalde, Urbinako herriaren bideari jarraituz Gasteizko udalerrian biltzen diren 20 herrik ere. urriaren 29an herri galdeketa antolatu dute bertako biltzar administratiboek. AHTren ibilbidean daude herri hauek. Honez gain, Gasteizko udalerriaren gainerako biltzar administratiboei (44) kontzejura deitzeko eta herri galdeketak egite...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.