Abiadura Handiko Tren batek itxuraz eta gutxieneko segurtasun neurri batzukin funzionatzeko, inbertsio diru kopuru itzelak behar ditu eta ohikoa dugun trenbide zerbitzu publikoaren gainbehera dakarrela esaten badugu ez gara oso oker ibiliko.Zentzu horretan, gai hau jorratuz Menéamen azaldu den berria jartzen dizuegu irakurgai. Ya no vamos a tener sólo trenes de Renfe.Ziur egon zaitezte, Lakua inguruan dabilen batek baino gehiagok dagoeneko pentsatu duela ETSren bitartez "gure Euskal Trenbideak" kudeatzea. "Autogobernuan beste pauso bat" aidanez.Edo AHTaren "potaje" guzti honetan gure Nuriak...
Patxi Trapero "TV Preacher" ezagunak orain hilabete batzu bere blogeko bisitari bati bidalitako erantzunaren bideoa dijoakizue.Blogari horrek, Debagoieneko autobus zerbitzuaren inguruan egiten zuen bere interbentzioa, gure lanarekin erlazioa duenez jartzen dugu ikusgai.Bideoa itxuraz ikusteko tajuzko konexioa behar dezutela soberan dago.Bideoaren lotura hemen dezute.
Eguberrietako oporretan Urbinako Erresistentzi gunera hurbiltzen ez zaretenoi irakurtzeko materiala eskuratzen dizuegu oraingoan.Ramón Fernandez Durán ikerlari madrildarrak aurten kaleratu duen 43 orriko txostena ikaragarri ona eta gomendagarria da gure inguruan bizi dugun eromen eraikitzailea aztertzeko eta bere logika ulertzeko.Azpikaldeko irudian sakatuta .pdf formatoan jeistea dezute. Berriro diot: inprimatu eta lasai irakurri ezazute.
Zumarraga-Urretxun AHTari buruz herri kontsulta bat egin dadin sinadura bilketa bat bultzatzen ari da Zumarraga-Urretxuko Elkarlaneko kideen bitartez. Sinadurak emateko ordutegi eta kokapenak dijoazkizue:Zumarragan:Zumarragako udalean (Kultura Saileko bulegoan) Astelehen, astearte eta asteazkenetan.Ordutegia: 9.00-13.00 eta 17.00-19.00Urretxun:Kultur etxearen kanpokaldean egiten ari gara bilketa alkateak ez baidigu baimenik eman barruan egiteko. Astelehen, astearte eta asteazkenetan.Ordutegia: 17.00-20.00Ostiraletan 19.00-21.00Larunbatetan 10.00-12.00 &nbs...
Atzo abenduaren 13an, Zumarragan ospatu zen Santa Lutzi periaren aitzakiarekin Zumarragako kideok informazioa banatzen jardun ginen gure mahaitxora gerturatzen ziren herritarrei. Lekuko azpikaldeko argazkia.Eskerrikasko gerturatu ziren denei!
Biharko egunez, Euskadi-Aquitania "Atlantic Logistic Forum" korbatadun eta yuppien ohiko bilgunea den potajea Donostiako Kursaal aretoan izango den aitzakirarekin, AHT Gelditu! Elkarlanak konzentrazioa deitu du 9.00etatik 11.00etara. Ohikoa, ahal duenak agertu dadila.AHTren Aurkako Asanbladak atxikimendua agertu dio konzentrazioari eta hemen atera duen prentsa oharra irakurgai dezute. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko "kinkientzat" ez da kanaperik izango.
Asteazken honetan Zumarragako SantaLuzi feria aprobetxatuz, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideok perira gerturako diren herritarrei materiala eta informazioa banatzen izango gara. Banatuko den materialaren artean EguzkiBideoak-eko jendeak prestatu duen AHTrik EZ! Gelditzea Badago! DVDa, banderolak, txostenak etabar izango ditugu.DVD honetan, Italiako Val Di Susako haraneko gizarteak AHTren aurka eraman duen borrokaren analisi OSO INTERESGARRIA dezute ikusgai. 6€ baino ez die. Eguberrietako oparia badezute eskura ;-P  ...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean hausnarketa prozesuan murgildurik aurkitzen gara.Zentzu horretan, eta etorkizuneko ekintza eta lan ildoak argitze aldera azpikaldean dezuten liburuaren laburpen bat dugu esku artean. Bertan azaltzen diren ideia eta hausnarketak interesgarriak izango zaizkizuelakoan .pdf formatoan dagoen laburpena eskuratzen dizuegu.
Honako hauek Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga erabiltzeko garaian ezarri ditugun gutxieneko arauak dira.Hasieratik, 2006ko martxotik, bisitariak mezuak idazteko erabateko askatasuna bazuten ere, zenbait murrizpen jarri beharrean ikusi dugu gure burua. Blog honen hazkundea azkarra izaten ari da eta gehiago hazi nahi dugulako zenbait baldintza beharrezkoak ikusi dira.Eztabaiden helburua ez da blogaren arduradunekin diskutitzea, iritzi eta elkarrizketarako gunea sortzea baizik. Informazio eskaerak aldiz, ohikoa den gure posta elektronikora zuzendu ditzazkezue: goierrikoahtez abildua g...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.