Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Itsasondoko herri galdeketa 20.00etan amaitutzat eman delarik, boto kontaketaren emaitza hau da:Kontsultan parte hartzeko eskubidea zuten herritarrak: 525.AHTri Bai: 25 boto.AHTri Ez: 205 boto.Txuri: 2 botoDenera: 232 boto.                ZORIONAK ITSASONDO!!!!Lotura honetan Itsasondoko udalaren adierazpena irakurgai dezute .pdf fitxategi batean.


Goiz parteko saioa 13.00etan bukatu delarik, eguerdiko 12.00etan Itsasondoko udalak prentsaurrekoa eskaini du lehen balorazio bat eginaz.                 Prentsaurrekoa Amagoia Etxeberria, Danel Etxeberria eta Xabier Iturriotz alkateak eskaini dutelarik, gaurko herri kontsulta bi hilabeteetako prozesu baten azken txanpa dela azaldu dute. Prozesu honetan, Itsasondoko Agenda21eko teknikaria dinamizatzaile lanak egiten jardun da hitzaldi, eztabaida eta herritarrekin elkarrizketak gauzatuaz. Elkarrizketa horien ondo...


Dagoeneko jakinaren egongo zareten bezala, gaurko egunean zehar herri kontsulta izango dugu Itsasondon. Bozkaketa ordutegia 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara Udaletxeko liburutegian izango da.Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik Itsasondoko herritarrak bozkaketan parte hartzera animatu nahiko genituzke.Emaitzak  jakin ahala weblog honetan izango dituzue.                                      &nb...


Aupa denori.2006ko martxoaren 17an lehen "post"a jarri zenetik, weblog honen bisitariek egiten zituzten/dituzten ohar, iradokizun eta eztabaidak moderatzearen beharrik ez dugu izan erabiltzaileek egiten zituzten ohar guztiak zentzuz eta errespetoz egiten zituztelako.Gaur arte.Beasain eta Ordiziako udaletako mozioen postean "unacocktail" nicka duen norbaitek utzi duen perla azpikaldean irakurtzea dezute. Orain arte, gure weblogeko erabileran baldintz beharrik ez dugu izan "roilo" ona zegoelako alegia. Gaur da lehen aldia non blogeko kudeatzaile honek mezu bat ezabatzen duen. Zentzu horretan,...


Aurreko postean esan genizuen bezala, atzoko partez, azaroaren 30ean alegia, Beasain eta Ordiziako udaletan AHTren inguruko mozioak aurkeztu genituen. Ordizian mozioa aurkezteko behar bezalako epearen tramiteak jarraitu bagenituen ere, Beasainen aldiz koordinazio hutsunea medio goiz partean "urjentziazko" prozedura jarraituz aurkeztu genuen.Legorretan egun batzu lehenago aurkeztu bagenuen ere zuzenean gai ordenan sartzea ukatu zitzaigun. Ongi.Hiru herrietan aurkeztutako mozioak bi puntu amankomun zituzten, laburbilduz: 1. "Proyecto Constructivo" delakoaren tomo guztiak eta informazioa osoa ...


Ordiziako udalak gaurko plenoan Goierriko AHTGelditu! Elkarlanaren mozioa plenoan eztabaidatzea onartu du. Zitea Ordiziako batzar aretoan 19.00etan da. Beasaingo udalean aldiz, koordinazio arazoak medio eta azken orduko aldaketarik ez bada suertatzen, "galde erantzunetako" atalean eztabaidatuko da. Hemen ere 19.00tan da zitea. Legorretan udalak mozioa ez zuen onartu. Azaldu!!


Xabier Ezeizabarrenak azkenean kale egin zigun ta Iñaki Bárcenaren hitzaldi eta ondorengo eztabaidarekin konformatu ginen Itsasondora gerturatu ginanok. Argazki kamera eramatera ahaztu egin zitzaigun ta ez dugu irudirik. GoierrikoHitzakoek berria ateratzen dutenean loturatxoa jarriko dugu beraien argazkira ohiko legez. ;-)Argazki kamera ahaztu bagenuen, oraingoan grabagailu digitala eraman genuen eta hitzaldi osoa .mp3 formatoan eta 128kbps. kalitatean grabaturik dugu. 85Mbtako "tarugoa" geratu da, norbaitek kopia bat nahiko balu, kaso egin dezala. Eta ez, emailez ez dugu bidaliko.Goierriko...


Komunikazio kanal berria dugu herritarrok delako "euskal Y" madarikatuaren inguruan "informatzeko". Ongi.Delako komunikazio kanal hau irekitzeagatik gure Nuria herriko plazan publikoki egurtua izatea eskatzea zilegi delakoan gaude, are eta gehiago apirilean bere hitzei kaso egiten badiegu: "No estamos en tiempo de debate, estamos en tiempo de ejecución" Nolaz da posible bestela Y-a egiteko erabakia hartu ondoren, ORAIN "eztabaidara eta informaziorako" balioko duen tresna bat irekitzea? Guri adarra jo nahiean al zabiltz, politt hori?          &nbs...


Aupa denei!Honekin batera azaroaren 26an gertatutakoaren kronika laburra dijoakizue, horrekin batera zenbait argazki eta bideo sekuentzi bat dezute ikusgai.Eguna goizeko 10.00etan Itsasondotik ateratako mendik martxarekin hasi zelarik, eguraldi paregabea lagun 150ren bat lagun bildu ginen Itsasondo-Ordizia eremua ezagutzeko asmoz.Ordiziara 11.30etarako iristen hasi ginelarik, bertan bildu ginen ia mila lagunek Itsasondoko bidea 12.20etan hartu genuen. Itsasondora iritsitakoan Goierriko AHTGelditu! Elkarlanako kide batek aurkeztutako ekitaldian Itsasondoko semea den Mikel Garmendia bertsolar...


Atzoko partez, azaroak 23an, prentsaurrekoa eskaini genuen datorren igandean Itsasondon deitua dagoen manifestazio eta ekitaldietan  parte hartzeko gonbitea luzatuz. Notizia bere osotasunean Goierriko Hitzaren web orrian hemen dezute.