Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

AHT eta DESJABETZAK Ostegunekoa, Tolosaldeako AHTren aurkako taldeak antolaturiko hitzaldien hirugarren saioari indarrez ekin zioten, EHNE sindikatuko lehendakari den Enekok, EHNEko abokatu Onintzak, AHT Gelditu! Elkarlanako Milak eta AHTa egingo balitz desjabetua izango litzatekeen Agurtzanek.        Proiektu erraldoi honek nekazal lur izugarria jango duela denok dakigu; baina zer gertatuko da desjabetuak izatera derrigortuko dituztenekin? Agintariek burugabekeri hau “interes sozial edo orokorrekoa” dela erabaki dutenez (“beren interes ekonomikoa” besterik...


Aramaixon herri kontsultea AHTaren inguruan martxoaren 4an izango dela dagoeneko ezaguna da.     Martxoaren 4ko herri kontsultea tajuz prestatze aldera herriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak makina bat pankarta jarrita dituzte dagoeneko herrian zehar.     Eskegita dituzten pankarten artean herriko erdigunean dagoen grua batetan jarri duten pankarta da esanguratsuena. Biba zuek, redios!!


Gaurkoa bigarren hitzaldi saio izan da Tolosako Kultur Etxean Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideen bitartez.                AHTren Aurkako Asanbladako kide den Hilarioren bitartez hitzaldi interesgarria izan genuelarik, bertan Goierriko kide batzu izan ginen.Bai, AHTaren gaia bera hain zabala izanik, gai eta hitzaldi askotarako aukera ematen duela esan genezake; atzokoa HARROBIEI buruzkoa zen... eta ez, ez da broma! Hilariok emandako datu batzuk aipatu nahiko genituzke lehenik:  -Europako herri garatuenetan...


Abian da Tolosaldeko Elkarlaneko gure adiskideek aste honetarako hasi berri duten hitzaldi sortaren zikloa.                       Gaurkoan EHUko irakaslea den Iñaki Barcena, Itsasondoko zinegotzi den Danel Etxeberria eta Aramaioko Juanjo Peciña hiritarra izan ditugu. Beraien jarduna “AHTren INGURUKO HERRI KONTSULTAK eta DEMOKRAZIA" izan da.     Berrogei bat lagun hurbildu dira Tolosako Kultur Etxera eta ordu pare batez herri galdeketak, demokrazia kotzeptua, herrit...


Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak makina bat ekintza antolatu ditu aste honetarako. Azpikaldean egutegia badijoakizue ere, egutegia euskaraz zein gazteleraz eta manifestu labur bat azpiko loturan .pdf formatoan dituzue. Tolosaldeko Elkarlanaren ekitaldi egutegia. ------------------------------------- URTARRILAK 30, ASTEARTEA: Tolosako Kultur Etxean, 19:30etan Mahai ingurua: “AHTren INGURUKO HERRI KONTSULTAK eta DEMOKRAZIA” Iñaki Barcena (EHU), Josu Ormaetxea Urbinako alkatea, Danel Etxeberria (Itsasondo) eta Asier Agirre (Aramaio) URTARRILAK 31, ASTEAZKENA : Tolosako Kul...


Zaldibiatik bueltan gara jadanik!! :'-( Penaz gatoz etxera, pasa dugun astebukaeran lana aurrera ateratzearekin batera elkarrekin bikain pasa dugulako. Baina tira, laburbilduz bada ere, astebukaeran hitzegin, eztabaidatu eta adostutakoaren berri dijoakizue. Detaile gehiago astearte honetako bileran emango dizuegu.                   Adostu dugun gai nagusia gure barne antolaketari dagokio. Azkeneko urte honetan Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren burua antolatzeko garaian astearteetako bilera-batzarrak ...


Aupa denoi!! Atzoko bileran, urtarrilaren 23an, hausnarketarako datorren asteburua adostu dugu ta behin betiko egitaraua dijoakizue. Elkarretaratzea larunbatean goizeko 9.30etan Ordiziako Fray Andresen estatua aurrean jarri dugu. Gutako batzu jakiak erosten dituzten bitartean, taldea Zaldibi aldera abiatuko gara. Asteburua Zaldibiako txukun atondutako borda batean botako dugu. Zehatz-mehatz zenbat jende etorriko den jakiterik ez dagoenez, badaezpada ahalik eta auto gehienak ekartzea komentatu dugu, jarraian jende kopuruaren arabera eramango genituzke autoak. Eraman beharrekoa: Lo zakue...


Atzoko, 2007/01/22, El Pais egunkariak Oscar Rodriguez PSOEko Gasteizko legebiltzarkidearen iritzi artikulu baten lotura jartzen dizuegu zuen eskura. Norbaitek erantzun edo komentarioren bat egin nahiko balu, egin dezala, nik ez dut ez denborarik eta ezta ere gogorik. Jamaika ikusteko!


Datorren astebukaeran autoformakuntza jardunaldi bat egin behar genuela post batean esan bagenizuen ere, ez da erabat zehatza.Urtea hasi denetik Goierriko Elkarlanean hausnarketa prozesu batean murgildurik ibili gara: Zer egin, nola egin, zein bide jarraitu, datorzkigun erronkei nola erantzun... Hau horrela izanda, astearteetako bilerak motz geratzen zitzaizkigun eta indefinizio maila batean geratzen ginela ikusi dugu.Hau ekidite aldera eta gure lanari konkrezio puntu bat emate aldera, datorren astebukaera, "Helburu, lan ildo eta lan taldeei buruzko hausnarketa astebukaera" bezala planteatz...


Gure posta helbidean jaso dugun bezala publikatzen dugu Portugaleteko metro linearen inaugurazio ekitaldiaren informazioa.                  Breve info e imágenes sobre la vista de Ibarretxe a Portu publicada en Pititako Informatzen : http://www.pititako.net/verinformatzen.php?codnoticia=1678   Aprovechando la fugaz visita a Ezkerraldea para inaugurar el metro, (transporte que rara vez utilizará), unas cincuenta personas se han concentrado para mostrar el rechazo al Tren de Alta Velocidad (TAV). ...