Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Hitzaldi interesgarria Miquelek eskaini ziguna atzoko partez. AHTa eta bere dinamika kokatzen diren logikak ikuspuntu ideologiko batetaz aztertu zuen, partehatzaileen eztabaida interesgarria suertatu zelarik.                     Hitzaldiaren audioa, ez osorik baina, ia bi ordu irauten duelako gure eskuetan dugun grabazioa, 128kbps.ko kalitatean dugu. Igo bezain pronto jakinaren gainean izango zaituztegu.


Buah! buah! buah!!!! Ah ze kontzertu puskea ikusi/entzuteko aukera galdu zenuten larunbat gauen Beasaingo Gaztetxera urbildu ez zinetenok!!               Gezurretan arituko nintzateke talde hauek ikusteko Gaztetxera izugarri entusiasmaturik gerturatu nintzela esango banu. Ezezagunak egiten zaizkizun talde berriak ezagutzeko nagiturik gerturatu nintzen hiru taldeak ikustera. Ba a ze nolako sorpresa eraman nuen! Ekitaldiaren aurretik gure Xabi ta Enekok prestaturiko afari begeta afaltzeko aukera izan zuten taldekideak. ...


Biharko partez eta 22.00etan hasita Beasaingo Gaztetxean kontzertu mundiala antolatu dugu Goierriko Elkarlanetik BGAko kideekin batera. AHTaren aurkako borrokan isunak iristen ari dira eta beraiei aurre egiteko antolatu dugu biharko kontzertua. Beasaindik eta Goierritik azpikaldeko kartela ikusita izango dezute dagoeneko, baina hiru talde izango ditugula gogoratu: Beasaindik Kea, Zarautztik Vostok eta Karelean Zestoatik. Sarrera 3€ xixtrin baino ez die, beraz ez dago aitzakiarik ez Beasaingo Gaztetxera ez gerturatzeko.   Horrekin batera, sarreran eta barraren atzekaldean guri da...


Datorren igandean Alegian AHTaren inguruko herri galdeketa egin behar delaren aitzakian, atzoko partez hitzaldia izan da Alegiko Kultur Etxean AHTaren Aurkako  Asanbladako kide "historikoa" ;-) den Mikel Alvarez eta EHUko irakasle eta ikertzailea den Iñaki Antiguedaden eskutik.   Aurkezleak esan duen bezala, hitzaldi saioa aurreko ostiralean hasi zen... teorian, Goierrin aspaldiko ezaguna dugun Xabier Ezeizabarrenaren eskutik. AHTaren aldeko hitzaldia eman behar zuela adostuta zuenean, abixurik eman gabe ez baizen Alegira azaldu. En fín. Hitzaldia Mikelek hasi du eta aurkezl...


Goizaldeko lehen orduetan[07.00] A H T E Z !! petoak prestatzeko gure egoitzan bildu ginelarik, Lazkao eta Lazkaomendiko bidegurutzean hartu genuen Korrikaren testigua.               Testigua AHTarengatik desjabetutako Aitorrek eraman zuen Goierriko Elkarlaneko kideiok babestuta.Eguraldia? Negargarria. Giroa? Paregabea. Ta zer esanik ez Korrikako furgonako jendeak zekarren "katxondeoarekin": RIPen "Lepoan hartu ta segi aurrera" a todo trapo ta AHTaren aurkako leloekin jendea berotzen megafoniatik.Animo honekin AHT madarik...


Buah!!! A ze hitzaldi puskea eskaini zigun atzoko partez Xavier Montanyèsek!!  Goierriko baratzako jendeak ez dakit nondik lortzen duen jendea, baina Informazio Gunean hitzaldi bikaina entzuteko aukera izan genuen atzoko partez.            Supermerkatuen gaia aitzaki bezala hartuaz, gai pilo bat atera zituen Xavierrek eta eztabaida polita sortu zan entzuleekin batera. Oinarrian, bizi eredu eta jarrera bat dira guzti honen atzean daudenak: Ez da bidezko kontsumoa soilik bultzatu behar dena, aldiz, ardurazko kontsumoa bultzatu beharra dagoena...


Blog honen administratzailea gripazo mundiala jasaten ari bi egun hauetan ta oso berandu bada ere gaurko hitzaldiaren berri ematen dizuegu. Hitzaldia Xavier Montanyèsek "Nos comemos el mundo" lelopean eskainiko digu 19.00etan. Hemen beran, berari buruzko biografia labur bat dezute. Xavier Montanyès participa activamente en el movimiento estatal Plataforma rural desde hace diez años. Ha sido fundador de la Red agroecológica de Cataluña (movimiento social rural que agrupa a ONGD, grupos de consumo crítico, organizaciones ecologistas y asambleas campesinas). Ha participado también en l...


Atzoko partez OianguBizirikeko lagunek Oianguko gatazkaren azken berriak eskaini zizkiguten gure Informazio Gunean.       Horrekin batera, ostegun honetan "Nos comemos el mundo" lelopean Goierriko Baratzako bikoteak hitzaldia antolatu du. El tema promete.


Atzoko egunerako EuskalHerrian antolaturik zeuden manifen jarraipena ez zuten xamur izan medioek. Zentzu horretan, ez dago ukatzerik "Syniestrillas" bezalako pertsonaia mediatiko batek, gure protesta ekintzak ezagutarazteko laguntza latza izango zela. Proposamen bat baino ez da ;-)                         Tira, talde polita bildu ginen larunbat atsalde parten Arrasateko plazan, argazki eta bideoak lekuko, eta herrian bueltatxo bat  eman ondoren plazan egin zen ekitaldia.


Iazko martxoaren 17an jarri genuen gure blogean lehenengo posta!! Makina bat ordu, buruhauste, malaostia eta gozamen eman dizkigun tresna honetan 12.000 sarrera+/- izan dira hamabi hilabete hauetan. Sarrera gehienak Euskal Herrikoak izan badira ere, ADIFetik eta Bartzelonako Dirección General de la Policíatik ere izan ditugu gutxi batzu. Bejondaiela! ;-P Ezer gutxi gehiago. Goierriko Elkarlanetik eskerrak eman nahi dizkizuegu AHTren aurkako mezua zabaltzeko den tresna hau erabili eta ezagutarazteagatik hamabi hilabete hauetan. Etorkizunean ere lanean, informazioa eskainiz eta AHTren au...