Mikel eta Iñaki Antiguedaden hitzaldia Alegin.


Datorren igandean Alegian AHTaren inguruko herri galdeketa egin behar delaren aitzakian, atzoko partez hitzaldia izan da Alegiko Kultur Etxean AHTaren Aurkako  Asanbladako kide "historikoa" ;-) den Mikel Alvarez eta EHUko irakasle eta ikertzailea den Iñaki Antiguedaden eskutik.

 

Aurkezleak esan duen bezala, hitzaldi saioa aurreko ostiralean hasi zen... teorian, Goierrin aspaldiko ezaguna dugun Xabier Ezeizabarrenaren eskutik. AHTaren aldeko hitzaldia eman behar zuela adostuta zuenean, abixurik eman gabe ez baizen Alegira azaldu.
En fín.

Hitzaldia Mikelek hasi du eta aurkezleak abixua pasa ez balio, oraindik han geunden ;-P alegia, Mikelek beste behin gaia ondo baino hobeto kontrolatzen duela erakutsi digu.

  

Jarraian Iñaki Antiguedadek hartu du hitza eta Mikelek emandako argumentazioa osatuz eta entzuleen artean sortutako eztabaida medio, 22.15ak arte ez gara atera Kultur Etxetik.

Ohiko legez hitzaldia .mp3 formatoan 128kbps.ko kalitatean grabaturik dugu. Gure hosting zerbitzura igo ondoren eskuragarri izango dezute: 2h06m.ko iraupena dauka.

Alegiko herri kontsultea "girotze" aldera, espreski prestatu duten banderola bat ikusi dugu herrian leku anitzetan eskegita.

Biba zuek!!


Utzi iruzkina: