Kategoria: tolosaldea
AHT Gelitu! Elkarlanak deituta, mendi martxa informatiboa egingo da azaroaren 1ean, igandearekin, "euskal Y"-aren egitasmoak Ikaztegieta, Aldaba eta Alegiako nekazaritza eta baso lurretan eragingo lituzkeen kalte larriak salatzeko. Deialdi horren inguruan informazioa bidaltzen dizuegu.
Datorren igandean Alegian AHTaren inguruko herri galdeketa egin behar delaren aitzakian, atzoko partez hitzaldia izan da Alegiko Kultur Etxean AHTaren Aurkako Asanbladako kide "historikoa" ;-) den Mikel Alvarez eta EHUko irakasle eta ikertzailea den Iñaki Antiguedaden eskutik. Aurkezleak esan duen bezala, hitzaldi saioa aurreko ostiralean hasi zen... teorian, Goierrin aspaldiko ezaguna dugun Xabier Ezeizabarrenaren eskutik. AHTaren aldeko hitzaldia eman behar zuela adostuta zuenean, abixurik eman gabe ez baizen Alegira azaldu. En fín. Hitzaldia Mikelek hasi du eta aurkezl...
Eguraldia lagun genuela, makina bat herritar Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko deiari erantzunez bildu ginen aurreko larunbatean. Astean zehar Tolosako Kultur Etxean egin ziren hitzaldi sortari amaiera emateko antolatutako mendi martxa eta manifestazioaren irudiak azpikaldeko argazkian klik eginda ikusteko aukera izango dezute. Hemen beran aldiz, desjabetu batzuekin hartutako bideo labur bat dezute ikusgai. Zorionak Tolosaldeko lagunei ta ekin lanari!!
AHT eta DESJABETZAK Ostegunekoa, Tolosaldeako AHTren aurkako taldeak antolaturiko hitzaldien hirugarren saioari indarrez ekin zioten, EHNE sindikatuko lehendakari den Enekok, EHNEko abokatu Onintzak, AHT Gelditu! Elkarlanako Milak eta AHTa egingo balitz desjabetua izango litzatekeen Agurtzanek. Proiektu erraldoi honek nekazal lur izugarria jango duela denok dakigu; baina zer gertatuko da desjabetuak izatera derrigortuko dituztenekin? Agintariek burugabekeri hau “interes sozial edo orokorrekoa” dela erabaki dutenez (“beren interes ekonomikoa” besterik...
Harrobiak eta Gerontologikoa, 2. zitea.
Gaurkoa bigarren hitzaldi saio izan da Tolosako Kultur Etxean Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideen bitartez. AHTren Aurkako Asanbladako kide den Hilarioren bitartez hitzaldi interesgarria izan genuelarik, bertan Goierriko kide batzu izan ginen.Bai, AHTaren gaia bera hain zabala izanik, gai eta hitzaldi askotarako aukera ematen duela esan genezake; atzokoa HARROBIEI buruzkoa zen... eta ez, ez da broma! Hilariok emandako datu batzuk aipatu nahiko genituzke lehenik: -Europako herri garatuenetan...
Abian da Tolosaldeko Elkarlaneko gure adiskideek aste honetarako hasi berri duten hitzaldi sortaren zikloa. Gaurkoan EHUko irakaslea den Iñaki Barcena, Itsasondoko zinegotzi den Danel Etxeberria eta Aramaioko Juanjo Peciña hiritarra izan ditugu. Beraien jarduna “AHTren INGURUKO HERRI KONTSULTAK eta DEMOKRAZIA" izan da. Berrogei bat lagun hurbildu dira Tolosako Kultur Etxera eta ordu pare batez herri galdeketak, demokrazia kotzeptua, herrit...
Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak makina bat ekintza antolatu ditu aste honetarako. Azpikaldean egutegia badijoakizue ere, egutegia euskaraz zein gazteleraz eta manifestu labur bat azpiko loturan .pdf formatoan dituzue. Tolosaldeko Elkarlanaren ekitaldi egutegia. ------------------------------------- URTARRILAK 30, ASTEARTEA: Tolosako Kultur Etxean, 19:30etan Mahai ingurua: “AHTren INGURUKO HERRI KONTSULTAK eta DEMOKRAZIA” Iñaki Barcena (EHU), Josu Ormaetxea Urbinako alkatea, Danel Etxeberria (Itsasondo) eta Asier Agirre (Aramaio) URTARRILAK 31, ASTEAZKENA : Tolosako Kul...