Tolosaldeko Elkarlanaren hitzaldi zikloaren 1. zita.


Abian da Tolosaldeko Elkarlaneko gure adiskideek aste honetarako hasi berri duten hitzaldi sortaren zikloa.

                     

Gaurkoan EHUko irakaslea den Iñaki Barcena, Itsasondoko zinegotzi den Danel Etxeberria eta Aramaioko Juanjo Peciña hiritarra izan ditugu.
Beraien jarduna “AHTren INGURUKO HERRI KONTSULTAK eta DEMOKRAZIA" izan da.

   

Berrogei bat lagun hurbildu dira Tolosako Kultur Etxera eta ordu pare batez herri galdeketak, demokrazia kotzeptua, herritarron partehartzeak... izan dira eztabaidagai.

   


Hitzaldiarekin batera, Tolosaldeako Elkarlaneko kideek materialarekin osatutako mahai bat eta Tolosaldean AHTaren eraginak aztertzen dituzten panelak  jarri dute, egun hauetan edozeinek izango du beraz pil-pileko azken berriak jasotzeko aukera. Biharko zitea, “AHT eta ESKUALDEKO HARROBIAK : TXIKIZIOA GELDITU!” izango da AHTaren aurkako Hilario biologo eta Tere Jauregizaren eskutik.

                    


Utzi iruzkina: