Harrobiak eta Gerontologikoa, 2. zitea.


Gaurkoa bigarren hitzaldi saio izan da Tolosako Kultur Etxean Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideen bitartez.

              

AHTren Aurkako Asanbladako kide den Hilarioren bitartez hitzaldi interesgarria izan genuelarik, bertan Goierriko kide batzu izan ginen.

Bai, AHTaren gaia bera hain zabala izanik, gai eta hitzaldi askotarako aukera ematen duela esan genezake; atzokoa HARROBIEI buruzkoa zen... eta ez, ez da broma!

Hilariok emandako datu batzuk aipatu nahiko genituzke lehenik: 

-Europako herri garatuenetan biztanleko eta urteko erabiltzen duten porlan kopuruaren batez bestekoa 8 tonakoa da.

-EAEn, gaur egun, 13 tona biztanleko eta urteko omen da (Ente Vasco de Energía). Diario Vascok, berriz, EAEn 15-17koa dela dio, Espainian 10 tonakoa eta Debagoienan, adibidez, 20 tonakoa.

Horretan ere TXAPELDUN! Azken aldian, marka guztiak ez ditugu ingurumenaren kaltean besterik hausten... bejondeigula, antza denez baten batzuk txikizio guztia jainkoak konponduko ote duen zain daude, edo bestela, txikizio horrek atzera bueltarik ez duela jakinda, guk geuk gure lepo barre egiten uzten diegu... bai, bejondeigula kasu horretan ere...

Ente Vasco de Energíak 2005eko azaroan egindako txostena herritarrak txunditzeko modukoa bada ere, zenbatek izan dute aukera horren berri izateko? Hilariok pasarte batzuk irakurri zizkigun eta benetan, beldurgarria da zein arinki tratatzen dituzten herritar guztioi eragiten dizkiguten gaiak... 122 harrobi, Tolosa inguruan 9 harrobi berri, lurrazal eta lurrazpikoak, mendiak janez eta uren azterketarik egin gabe, Udalaitzen probak egiten, zein kalte eragingo dituzten probatu arte ezin baitute aurreikusi... eta gainera, IRABAZITAKO lurrazal horiek (mendiak kenduz, noski!) erabilgarriak izan daitezkeela esanez; hau da, hiri handientzat kriston TXOLLOA izan daiteke mendi txikiak inguruan izatea, mendia harrobi bihurtu eta bertan, hainbeste onura ekonomiko dakarten poligono edo etxebizitzak eraiki daitezke... porlan gehiago, diru gehiago, eredu kontsumitzaile-garraiogilearen euskarri...

Eta URAK???? Harrobiak eta hainbeste maite dituzten tunelak egiterakoan ez dituzte lurrazpiko urak kontutan hartzen... obra egin arte ez dute jakiten lur azpian doan ur guztiaren ibilbidea, ez eta zein eragin izango dituzten lanek. Urik gabe geratu diren herriak asko izan dira (Malaga, Asturias, Italia,...). Eta hemen? Goierrin? Ordizia-Itsasondo tunelerako egin duten eraikuntza proiektuan urak aztertu dituztela uste al duzue? Ezta gutxiago ere.

Eta Ordiziako Udalak gai horren inguruan bere kezka azaldu duenik uste al duzue? Oraingoan ere asmatu duzue. Eta zuk? Pentsatu al duzu Euskal Herri osoan egingo dituzten zulo guzti horiek izango duten eraginean? Bada garaia, ezta?

Horrekin batera eta amaitzeko, hitzaldiaren ondoren eta pote batzu hartzera joan garelarik Tolosako alde zaharrera, atentzio deitu diguten kartel batzu ikusi ditugu hainbat paretetan eskegita.

                

Humorea ez zaie falta kartel egileei. Irudian klik eginda hobeki ikusiko dezute Tolosako Gerontologikoaren aldeko taldeak datorren larunbaterako egin duen zita. Kartela? "de traca"


Utzi iruzkina: