Beasaingo Gaztetxean kontzertu mundiala!!


Biharko partez eta 22.00etan hasita Beasaingo Gaztetxean kontzertu mundiala antolatu dugu Goierriko Elkarlanetik BGAko kideekin batera.

AHTaren aurkako borrokan isunak iristen ari dira eta beraiei aurre egiteko antolatu dugu biharko kontzertua.

Beasaindik eta Goierritik azpikaldeko kartela ikusita izango dezute dagoeneko, baina hiru talde izango ditugula gogoratu: Beasaindik Kea, Zarautztik Vostok eta Karelean Zestoatik. Sarrera 3€ xixtrin baino ez die, beraz ez dago aitzakiarik ez Beasaingo Gaztetxera ez gerturatzeko.

 

Horrekin batera, sarreran eta barraren atzekaldean guri dagokigu egotea, txandak eginda daudelarik: Ez dadila inor ahaztu zein ordutan dagokion txanda!!
 


Utzi iruzkina: