Choixen myspacean topatu ditut Bertsio Gaueko argazki hauek eta beste asko Igor Hendrix eta ni neu Nekea aurpegian PD: Errepikatzen banaiz ere, zein ondo pasa genuen...


         Egia esan, ez dut uste sekula eszenatoki baten gainean hain ondo pasa dudanik. Bost urte pasa dira (azkar esaten da…) azken aldiz Spurium eszenatoki batera igo zenetik eta Beasaingo Gaztetxeko 2008 Bertsio Gaua aukera ederra iruditu zitzaigun oroitzapen zaharrei forma berriak emateko.                Zortzi bat talde igo ziren taulara atzokoan, Nazka Naranja, Alopecia Genital, En un parque madrileño se me pone como un leño, Residuos Sistematicos, Igor Alustiza & The Surfing Secr...


Gaurko honetan ere ez gara Ennio Morriconeren soinu banda edo John Forden filmetako doinuez ariko, gaur ere Palmeko Basamortuko doinuak izango dira gure basamortuko musika. Behin baino gehiagotan aritu gara Kyuss eta The Queens of the Stone Age bezalako taldeez blog honetan eta joan zen larunbatean bi talde handi hauez gozatzeko aukera izan genuen Beasaingo Melmak Gaztetxean, edo ia-ia behintzat. Ez dakit denbora nondik atereatzen duen baina lana ederki egiten du Beasaingo Gaztetxeko jendeak. Astebururo izaten da zehozer eta aurrekoan bezela, batzuetan gure gustokoa ere izaten da eskaintze...


Biharko partez eta 22.00etan hasita Beasaingo Gaztetxean kontzertu mundiala antolatu dugu Goierriko Elkarlanetik BGAko kideekin batera. AHTaren aurkako borrokan isunak iristen ari dira eta beraiei aurre egiteko antolatu dugu biharko kontzertua. Beasaindik eta Goierritik azpikaldeko kartela ikusita izango dezute dagoeneko, baina hiru talde izango ditugula gogoratu: Beasaindik Kea, Zarautztik Vostok eta Karelean Zestoatik. Sarrera 3€ xixtrin baino ez die, beraz ez dago aitzakiarik ez Beasaingo Gaztetxera ez gerturatzeko.   Horrekin batera, sarreran eta barraren atzekaldean guri da...


Izugarria da Beasaingo Gaztetxean azken bi urtetan egin duten lana. Sartu zirenean gorotz izugarri bat zen pseudo-faktoria ustel bat besterik ez zen (ederki plasmatu zuen ideia hau Imanolek Gaztetxeko kamisetetan). Gaur egun ordea, bertan egotea gustoa ematen duen leku bat dugu.    Larunbatero izaten dira kontzertuak eta oraingo honetan, Gaztetxearen bigarren urteurrena dela eta, bertsio gaua tokatzen zen. Herriko hainbat taldek, horietako pare bat espreski sortuak, makina bat talderen abestiak eskaini zizikiguten. Ni egia esan, lehen bi taldeak ikusi eta herrira jetsi nintzen et...


Azken iruzkinak