Basamortuko musika Melmaken

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-04-24 10:42
3

Gaurko honetan ere ez gara Ennio Morriconeren soinu banda edo John Forden filmetako doinuez ariko, gaur ere Palmeko Basamortuko doinuak izango dira gure basamortuko musika. Behin baino gehiagotan aritu gara Kyuss eta The Queens of the Stone Age bezalako taldeez blog honetan eta joan zen larunbatean bi talde handi hauez gozatzeko aukera izan genuen Beasaingo Melmak Gaztetxean, edo ia-ia behintzat.

Ez dakit denbora nondik atereatzen duen baina lana ederki egiten du Beasaingo Gaztetxeko jendeak. Astebururo izaten da zehozer eta aurrekoan bezela, batzuetan gure gustokoa ere izaten da eskaintze dutena.

Tribute to Queens of the Stone Age eta Demon Cleaners edo Tribute to Kyuss izan genituen zapatu gauen egurra ematen Melmaken eta egia esan, eta kartelean jartzen zuen moduan, desertuko musika saio izugarria eskaini ziguten. Queensen bertsioak jotzen dabilen taldea bizkaitarra da eta The Dirties taldearen inguruan ibiltzen den jendeak osatzen du. Kyussen bertsioak armairutik atera dituztenak ordea, Oñatiarrak ditugu eta bistak eta memoriak ez badidate hutsik egiten Potemkin eta Sharon Stonerreko kideek osatzen dute taldea.

Lehendabizikoak ikusiak nituen lehenago, Beasaingo Gaztetxean eta Arrasateko 360 aretoetan joak baitzeuden baina Oñatiarren Stoner jaialdia ikusteko aukera nuen lehen aldia izan zen asteburu honetakoa.

Hala ere, eta gure indezentekeria zein Lazkaoko festak medio zirela, ez nuen kontzertu osoa ikusteko aukerarik izan. Hori bai, ikusteko aukera izan nuena ikustekoa izan zen; Gaztetxea goraino eta zerbeza gutxi (hau pekatu larria da). Nik uste antolatzaileak ere ezustean harrapatu zituela Beasainera gerturatu zen jendetzak. Hala ere, basamortuko soinua asko landu zuten. Begiak itxi ezkero, Palmeko Basamortuko txabolo batean gaudela irudikatzea ez zen zailegia izango.

argazkia: www.fotolog.com/choix69

Egia esan gehiagoren gogoz geratu nintzen baina ez dago arazorik, ostegunean Bergarako Gaztetxean beriz izango baitira Demon Cleaner edo tribute to Kyuss arezko ekaitz izugarri bat sortzeko gogoz. Norbait animatzen da?

palmeko basamortuko gasolindegi bakarreko langille zaharra

palmeko basamortuko gasolindegi bakarreko langille zaharra 2007-04-24 16:44 #1

nos bemos en el desierto amigo, kaktusek eta kalaberak nire kontu...

borthuzai

borthuzai 2007-04-24 21:11 #2

putamadre eon zuan kontzertue, baijauna! (argazkiko kantantea, nahiko kantosoa lo único...)
Melmak? jo, enekian izen hoi zeukiala! (garbi zeok zahartzen hai naukela!)

indezent

indezent 2007-04-25 11:24 #3

Markiña aldeko haizea nabari zioat lehen erantzun horri, gehienbat "b"emos horrengatik ;)

Egie dek Borthuzai! Hi ere han hengoen jajaja, enittuan oritzen. Kantante kantosoa? moitzeko modu uriosoa zeukik Potemkineko abeslarik bai baino nei gustatzen zaiek nola abesten diken. Kantosoa amerikanako tipoa zian, hoi bai kantosoa! nundik askauko ote zien...?

Utzi iruzkina: