Kategoria: kyuss
VIII.- KYUSS euskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Kyuss | Erabiltzailea: indezent IX.- RADIOHEAD euskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Radiohead | Erabiltzailea: indezent X.- ANARI euskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Anari | Erabiltzailea: indezentX1.- RAGE AGAINST THE MACHINEeuskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Rage Against The Machine | Erabiltzailea: indezent
Like A Rolling Stone tartearekin hasi ginen egunean etorri zitzaigun burura lehen aldiz gaurko atalean hizpide izango dugun taldea. Hala ere, gogorregi hastea zela iruditu zitzaigun eta aurreragorako uztea erabaki genuen. Ez dakit oroituko duzuen baina lehen egunean Queens Of The Stone Age taldeaz aritu ginen eta behin baino gehiagotan aipatu genuen gaurko taldea. Queensak Harri aroaren erreginak baditugu gaur hizpide izango dugun taldea erregea dugu. Gaurkoan Like A Rolling Stone tartean, Stoner Rockaren sortzaileak. Zuekin, Kyuss 1.- SONS OF KYUSS Kyuss 1989an jaio zen Pal Spring...
Gaurkoan tarte berri bat estrinatuko dugu Egunon Goierri saioan. Bertan, talde ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu eta beraien ibilbidea goitik behera gainegiratuko dugu ordu erdian zehar. Gustatuko litzaiguke tarte honek talde berriak ezagutzeko aukera ematea baina nik neuk egin beharko dudanez eta behin hitz egiten hastekotan hobe izaten denez ezagutzen dugunaz hitz egitea astelehenetako tarte berri honetan saio honen soinu banda izaten ari diren taldeez arituko gara. Hala ere, proposamenak onartzen ditugu beraz badakizue zein den zuen gure helbidea: irratia@gitb.info Esan bezala, ...
- Joe hi! Gogorra zeok kontue… - Bai, juerga handie izan zian atzokoa - Eta? Resakarik bai? - Ez, gaurkoan ni neu naiz resaka - Bueno ba, ondo pasa orduan eta ez oztopatu besteei gehiegi
Gaurko honetan ere ez gara Ennio Morriconeren soinu banda edo John Forden filmetako doinuez ariko, gaur ere Palmeko Basamortuko doinuak izango dira gure basamortuko musika. Behin baino gehiagotan aritu gara Kyuss eta The Queens of the Stone Age bezalako taldeez blog honetan eta joan zen larunbatean bi talde handi hauez gozatzeko aukera izan genuen Beasaingo Melmak Gaztetxean, edo ia-ia behintzat. Ez dakit denbora nondik atereatzen duen baina lana ederki egiten du Beasaingo Gaztetxeko jendeak. Astebururo izaten da zehozer eta aurrekoan bezela, batzuetan gure gustokoa ere izaten da eskaintze...
Mila iturriko jarioa da inspirazioa. Askotan, bizitako esperientzia edo pasarteek eskaintzen dute zilarrezko erreteiluan baina beste askotan airean dabil, hegan, tokien klima edo aurarekin bat izango bailitzan; ez dakit nola azaldu. Leku bakoitzak bere musika du (hitzaren zentzu guztian), eta guk nahi izan gabe ere influentziatu egiten gaitu historian zehar munduko musikari handiak inspiratu dituen bezalaxe, eta eskerrak. Leku berdinetik datozen taldeek antzeko soinua izan ohi dute nahiz eta estilo berdinekoak ez izan. Batzuek esango dute kultura edo moda kontua dela baina ez dut uste. Leku...