Like A Rolling Stone VIII: Kyuss
Like A Rolling Stone tartearekin hasi ginen egunean etorri zitzaigun burura lehen aldiz gaurko atalean hizpide izango dugun taldea. Hala ere, gogorregi hastea zela iruditu zitzaigun eta aurreragorako uztea erabaki genuen.
Ez dakit oroituko duzuen baina lehen egunean Queens Of The Stone Age taldeaz aritu ginen eta behin baino gehiagotan aipatu genuen gaurko taldea.
Queensak Harri aroaren erreginak baditugu gaur hizpide izango dugun taldea erregea dugu. Gaurkoan Like A Rolling Stone tartean, Stoner Rockaren sortzaileak. Zuekin, Kyuss
Kyuss 1989an jaio zen Pal Springsen, Kalifornian eta Stoner edo Desert Rockaren sortzaile moduan gogoratuak izango dira betiko. Beraien musika, adituen ustez, Black Sabbatheko Tommy Ionmiren riffen, 70eko hamarkadako sikodeliaren eta desertuaren arimaren arteko nahasketa bat da eta egia esan, oso definizio egokia iruditzen zaigu.
Kyuss izena KAIYUS ahoskatzen da nahiz eta gure inguruan nahiago izaten dugun Kyuss esan. Izenaren jatorria nahiko frikia da egia esan, Dungeons & Dragons marrazki bizdunetako pertsonai baten izenetik eratorria baita.
Pertsonaiak Son of Kyuss izena zuen eta izen horrekin argitaratu zuen Palmeko taldeak bere lehen lana. Berezko formazioa John Garcia (ahotsa), Josh Homme (kitarra), Chris Cockrell (baxua) eta Brant Bjork baterijoleak osatzen zuten.
Diska biniloan eta edizio limitatuan besterik ez zen argitaratu eta ematen duenez, copiright arazo bat izan zen Son of Kyuss izena Kyuss soil batean geratzearen arrazoia.
Sons of Kyuss EPkoa dugu Love Has Passed Me By
Sons Of Kyuss honen ostean, Nick Oliverik bete zuen Chris Cockrell baxujoleak utziriko hutsunea. Taldekide berriarekin Wretch diska argitaratu zuten 1991an Dali Records diketxearekin.
Taldekideen ustez ez zen inolaz ere diska borobila izan zale askok grina izugarriz defendatzen badute ere. Beraien ustez, ez ziren gai izan taldearen soinua eta sentimendua diska honetan islatzeko.
Diska gogorra izan zen Wretch, dinamika gutxikoa eta goitibehera ugarikoa. Hala ere, taldea, lortu nahi zuen soinua bilatzen hastera eraman zuen eta etorkizuneko arrakastak hausnarketa horren ondorio izan ziren.
Ez zituzten kopia gehiegi saldu baina Kaliforniako kontzertu zirkuituan oso ezagun egiten hasi ziren Palmeko desertuan eskaintzen zituzten Generator Sessionsak medio zirela. Desertuan ez zegoen elektrizitaterik eta kontzertua eskaintzeko erabiltzen zituzten generadoreetatik hartzen zuten izena.
Diska honetako da The Law kantua
Esan bezala, Kyuss taldea ez zen ezagunegia baina beraien hurrengo diskak guztia aldatu behar zuen. Blues For The Red Sun izena jarri ziotene eta Master of Realityko ekozilea zen Chriss Gossek ekoiztu zuen.
1992an argitaratu zuten eta eta diskaren izena Carl Sagan astronomoaren liburu batetik atera zuten (nahiko frikia anekdota hau ere…).
Diska hau izango litzateke Kyussek zer suposatu zuen ulertzeko lanik egokiena. Taldearen soinu eta intentzioak erabat defitituak geratu ziren eta Kyuss izena jendeari ezagun egitea lortu zuen.
Diska honetakoak dira taldearen klasikorik ezagunenak. Thumb, 50 Million Year Trip edo jarraian entzungo dugun Green Machine.
Blues For The Red Sun honi esker Kyussek Metallica bezalako taldeekin jotzeko aukera izan zuen.
1994an ordea, kritikoentzat Kyussen lanik hoberena dena argitaratu zuten. Welcome to The Sky Valley izena zeraman eta berriz ere Chris Gossek ekoiztu zuen. Diska hiru zatitan banatua zegoen, hiru kantukoa bakoitza eta horretaz gain Fuckaround kantua oparitu ziguten.
Diska honetakoak dira Gardenia, Supa Scoopa and Mighty Scoop edo jarraian entzungo dun Demon Cleaner mitikoa.
5.- ...AND THE CIRCUS LEAVES TOWN
Azken diska hau argitaratu ostean, Brant Bjork baterijoleak taldea utzi zuen Fu Manchurekin lasaiago jo ahal izateko eta Alfredo Hernandezek bete zuen bere lekua.
1995ean beraien estudioko azken diska argitaratu zuten. …And The Circus Leaves Town eta taldea uzteko modu egokia izan zen maila honeko lana izan bait zen.
Diska honetan kantu berezi bat baino gehiago aurkitu ditzakegu. Besteak beste, Spaceship Landing luzea, Yawning Man taldearen bertsio bat den Catamaran edo Kurt Kobainen omenez idatzitako To Dave & Chris (Dave Grol eta Chris Novoselic Nirvanako kideak alegia).
Kyussen azken lan hau hobetoago ezagutzeko One Inch Man kantua entzungo dugu.
Nahiz eta taldea ofizialki deseginda zegoen Split EP bat gehiago argitaratu zuten Queens of The Stone Age taldearekin batera. Talde bakoitzak 3 kantu sartu zituen EPan eta esan beharrekoa da 3 pertsonek errepikatzen zutela bi taldeetan. Josh Home, Nick Oliveri eta Alfredo Hernandezek alegia.
Hilabete beranduago, agur esan zuen Kyussek betiko eta Muchas Gracias izeneko arrakasta bilduma argitaratu zuten. Ez dugu aitzakia hau desaprobetxatuko 50 Million Trip kantu ikaragarria entzun ahal izateko.
Horrelaxe amaitu zen Kyuss taldearen ibilbidea nahiz eta 2005ean, Los Angelesen, Queens of The Stone Age taldearen kontzertu batean John garcia eszenatokira igo eta Kyussen 3 kantu jo zituzten.
Zurrumurruak azkar piztu ziren baina denbora gutxira Josh Homme berak ukatu egin zuen sekula Kyuss itzuliko zenik. Lastima…
Kyusseko taldekideak hala ere ez ziren geldirik geratu eta John Garciak adibidez Slo-Burn, Hermano edo Unida bezalako taldeak sortu zituen.
Brant Bjork, Fu Manchu taldearekin ibili zen eta gaur egun Brant Bjork and Bros taldean jotzen jarraitzen du.
Josh Hommek The Queens of The Stone Age taldea sortu zuen Nick Oliveri eta Alfredo Hernandezekin batera eta Nick Oliveri berak, Queensetik kaleratua izan ostean, Mondo Generator taldea sortu zuen.
Ikusten duzuen moduan, ibilbide luzeak izan dituzte Kyusseko taldekideek eta inorrek ezingo die kendu Stoner Rocka bezalako estilo garrantzitsu bat sortzearen ardura. Horregatik, eta gaurkoan, tarte hau azkenean estilo honi omenaldi bat bihurtu zaigulako, Kyussen desegitetik sortu ziren taldeetako baten kantu izugarri batekin amaituko dugu tartea.
Jhon Garciaren ahotsean, Slo Burn eta Pilot of The Dune
Iruzkinak
Demonocrazy 2010-02-09 20:24 #1
Ze gehitu dezaket Kyuss mitoaren gainean...
Nire talde gustokoenetariko bat, beraien urrezko trilogia (Blues for the Red Sun,Welcome to Sky Valley eta ...And The Circus Leaves Town) ikaragarri da. Bertatik atera diren talde gehinak ditut gustoko eta horrek zerbait esan nahi du.
Azken urtean berriz juntatzeko amagoak egon dira, Homme-ek ez ezik, besteek elkartzea nahi zuten, azken hau beste proiektu batzutan dabil eta diru arazorik sumatzen ez duenez pozik ibiliko da. Niregatik uzteko mitoa geldi.
Artikulua oso ondo egituratua eta edukiz hornitua, plazer bat izan da guzti hau irakurtzea. Agian Desert Session-ei buruz zeoze aipatuko nuke, beraien droga festetako anekdotan interesgarriak iruditzen zaizkidalako eta guk gutxienez, KAIUS ahoskatzen dugu, cool-egiak gara agian...
indezent 2010-02-09 20:58 #2
<p>Eskertzen da ba. Mila esker!</p>
<p>Hala ere, eskertuko nizuke aipatu duzun anekdota horiek kontatzea posta bera aberasteko eta nire jakinmina asetzeko ere bai ez baitut kontu horien beharrik.</p>
<p>Eta Goierrin KYUSS esaten dugu, herrikoegiak agian...</p>
Utzi iruzkina: