Keler Nation

mozkor tunanteen erresuma

Keler Nation Erresumak himno bat behar du beste estatu-nazioen pare egoteko. Himno honek gure hondasun zein hondakin kulturala adierazi beharko du eta gure herritarren izpiritua islatu. Himno hau gure erresumako gune kulturalak diren ikastola zein tabenetan abestu beharko da egunean behin gutxienez. Beraz, bere akorde zein hitzak ezagutzea derrigorrezkoa izango da. Horretaz gain, gure kirolariek mundu mailako txapelketak jokatzen dituztenean (iristen bagara behinipein), gure eztarrietatik ohiu bakar baten moduan entzungo den kantu honek, gure arerioen odola hoztu eta bihotzak izuaraziko di...


Keler Nationen erretzea ongi ikusita dago. Erretzaileak errespetatuak izango dira eta beraien aktibitateak edozein lekutan burutu ahalko dituzte. Horretarako, tabakoaren aldeko legea garatuko da eta bertan, erretzaile lehialentzat plusak zehaztuko dira. Horretaz gain eta azken aldian jende askok erretzeari utzi dionez, “Apadrina un Estankero” kanpaina jarriko dugu abian. Ekimen honen bidez, Keler Nationek edoizen hiritarrek estankero bat apadrinatu ahal izango du hauen familien ongizatea babestu beharrean baikaude. Erretzeari uzteko liburuak debekatu egingo dira eta hauetako bat esku artean...


Gure Erresumak bere hondasun zein hondakin kulturalari errespetua zor dio bertan bizi garen guztiok bezalaxe. Gure kulturaren hiru ardatz nagusiak Rock&Rolla, jana eta edana izango dira (norberak aukeratu ditzala bere lehentasunen arabera) eta beraien biziraupena zihurtatzea Erresumako kide guztion ardura eta lana izango da. Gure edari ofiziala Kelerra izango da nahiz eta kubata, kalimotxo eta antzerakoak baimenduta egongo diren baina behin edaten hasita, debekatuta egongo bakarra edatea. Janariari dagokionean ez da ofizialtasunik egongo baina bai debekuak; ligth, 0,0, sin, free eta ant...


Ondorengoa gertatzen da gg bat atzerrira lanera joaten denean: - ...Ok, so you understand your work no? - Yes of course - And you are ready to star now? - Yes of course - Ok, what time is it? - Yes of course (Barkatu Shakespeareren hizkuntzan egindako akatsak, azken finean gg bat naiz)


Leku ederra da Keler Nation; Kaleak zabalak dira eta jendea, irriparre bat ahoan duela ibiltzen da alde batetik bestera. Zuhaitzak altuak dira baina beraien hosto zabalek zerua ikusten uzten dute. Asko, mendira igotzen dira goizean eta bertan dagoen harri zaharraren malean esertzen dira, berarekin hizketan arituko balira moduan. Inork ez daki besteei zer esanten dien baina denak, igotzen den edonor, lasaiago jeisten da bertatik. Keler Nationen, jendea elkar agurtzen da gurutzatzen denean eta leku berdinean topatzen badira, eguna zer moduz doan galdetzen diote elkarri. Txoriek, rock&roll...


Jendeak ez dio maitasun gehiegi izaten astelehenari, niretzat aldiz ez da hain egun txarra izaten. Hobe izaten da jaso beharrezko zaplaztekoak ahal bezain laster jasotzea eta astlehena ona da lan horretan. Goizean esnatzeak ez du grazia gehiegirik egiten baina behin lanera iristean dena aerrazago joaten da. Gure benetako etsaia beraz, ez da astelehena; gure benetako etsaia igandea da! Esnatzen zaren unean mundua amaitu egin behar dela ematen du, apokalipsiaren zazpi zaldun mozkorrak zure bila datoz eta zure gorputzak ez du ongi funtzionatzen, zure muskuluen deskordinazioa jasanezina da eta ...


Resaka egunak

6
kelernation 1456150382700 Keler Nation | 2007-09-22 18:07

- Joe hi! Gogorra zeok kontue… - Bai, juerga handie izan zian atzokoa - Eta? Resakarik bai? - Ez, gaurkoan ni neu naiz resaka - Bueno ba, ondo pasa orduan eta ez oztopatu besteei gehiegi


Ondorengoa gertatzen da gg bat Ebrotik behera edo Bidasoatik gora joaten denean: - Jode hi! Ta gero esaten ditek Euskal Herritik irtenda etzeokela juergaik! - Bai, earrak dittuk Burgoseko jai hauek… - Sala de los Infantes txabal, Salas de los Infantes - Bueno, total… - Hi barkauiek, uste diat neska hori nei begira zeokela - Bueno! Ixilik eon hai - Hi, baietz! Oain begie giñau ziek… - Baita zeare! Zeinek? - Hango morena harrek - Haiba la hostia! Egie dek! - Zeoze eukiko diat aurpegin - Haber? Ba eztaukek ezer… bueno, betiko artaburu aurpegie kar kar kar - Hi bazetorrekela…! - Hau oso raroa d...


Beti pentsatu izan dut parrandak bizi propioa duela edo hori esaten nion nire amari behintzat; “Liatu in naiz ama, gaua gaiztoa da”. Askotan etxera goiz itzuliko zarenaren ideiarekin irteten zara; kafe bat hartzera, trago pare bat botatzera edo basura jeistera eta bapatean, San Gregorioko festetan aurkitzen duzu zure burua eguerdiko ordubata terdietan amona batekin pasodoble bat dantzatzen. Gaua horrelakoa da, gaiztoa, eta ez du nahi zu etxera joaterik. “Honek du aurpegia honek!” pentsatuko duzue agian baina jarraian frogatuko dizuet ez naizela gezurretan ari, gauak bizi eta ideia propoioak...


- Zertan hai haiz! Orain Keler Nationen bizi haiz! Zer dek arratsaldeko zazpiretan zumo tropikalak edaten ibiltze hori! - Eske… medikuk esan ziek… - Medikuk! Guretarrak ez dittuk medikura joaten! Bizia kendu besterik ez ditek egiten! Egun osoa transaminasak, kolesterola eta azido urikoa begiratzen pasatzen ditek! - Ya, egie dek baino eske nere neska enfermera dek… -  Neska!!?? Hala hala, jun hai haizea hartzea… Hirekin etzeok zeineik. - … - Ejem ejem, atera niri beste tropikal bat! - Baina ez duzu esan… - Ixo! Nagusiei ez zaie ezer eztabaidatzen!


kelernation 1456150382700

Horixe dugu Keler Nation! Mozkor tunanteen erresuma; irribarrea eta negarra lagun egiten diren erresuma; bizitza, bizitzeko zerbait dela pentsatzen dutetenen erresuma; bizitza, amodioa eta heriotza humorez hartzen dituztenen erresuma. Muga zein fronterak desagertzen ari diren garai hauetan muga berri bat beharrezkoa dela pentsatzen dutenen erresuma; Homorea, ironia eta distantzia bizitzaz gozatzeko beharrezko elementuak direla pentsatzen dutenen erresuma... Baina aldi berean, distantzia horretatik, bizitza gozatzeko, bizitzaren itsasoan busti beharra dagoela pentsatzen dutetenen erresuma. Beti ere, gasez zipriztinduriko itsasoa, apar zuri trinkoa duen hori. Horixe da Keler Nation! Ongi etorri gurera, zurea ere izan baitaiteke.