Igandea, Astelehena... eta beste buelta bat!

kelernation 1456150382700 Keler Nation | 2007-09-24 15:20
2

Jendeak ez dio maitasun gehiegi izaten astelehenari, niretzat aldiz ez da hain egun txarra izaten. Hobe izaten da jaso beharrezko zaplaztekoak ahal bezain laster jasotzea eta astlehena ona da lan horretan. Goizean esnatzeak ez du grazia gehiegirik egiten baina behin lanera iristean dena aerrazago joaten da.

Gure benetako etsaia beraz, ez da astelehena; gure benetako etsaia igandea da! Esnatzen zaren unean mundua amaitu egin behar dela ematen du, apokalipsiaren zazpi zaldun mozkorrak zure bila datoz eta zure gorputzak ez du ongi funtzionatzen, zure muskuluen deskordinazioa jasanezina da eta munduaren amaierako itsaslabarra zure ohetik ikusten duzu.

Jainkoak mundua sei egunetan egin eta zazpigarrenean deskantsua hartu omen zuen. Hala ere, zihur nago igandean deskatsu hartzeko arrazoia resaka larri bat izan zena eta gainera, ziur egun horretarako zituela utziak gure mundu hau fundamentuzkoa egiteko azken lanak. Teoria honen ondoren, gure esistentziak zentzu gehiago dauka…

Ondorioz, gaurko erreflexio transzendente honen azken ondorioa horixe dugu: Igandea, kaka; Astelehena, bueno; eta Ostirala, de puta madre.

Ikusten nola astelehenak ez diren hain gogorrak; ni kriston etorriarekin nabil…

nerediamond

nerediamond 2007-09-25 10:07 #1

<p>Ahaleginduko gare...</p>

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/imXMX5AMXLI"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/imXMX5AMXLI" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
<p>Bongiorno!</p>

Ignatius_Bukowsky

Ignatius_Bukowsky 2007-09-25 10:36 #2

Hola gustoa ematen du esnatzea! Ray eta Blues Brothersak! Granujas a todo ritmo... ez dakit zenbat aldiz ikusi deten pelikula hori...


Utzi iruzkina: