Kategoria: keler_nation
A ze oroitzapenak: Keler Nationetik KELERera bidalitako gutuna
Aspaldi ikusi ez dudan laguna batek idatzi berri dit. Bere emailean murgiltzen hasi eta aspaldiko mezuetan galdu omen da gaur. Horretan ari zela, garai batean (ez dakit zenbat urte pasa diren ere...) Segura Irratian aurrera ateratzen genuen Keler Nation saiotik, KELER garagardo markara bidali genuen gutun hau aurkitu omen du. Esan beharrik ez dago, ez genuela erantzunik jaso. Hementxe duzue: Estimado señor o señora que lee los e-mails de Keler:Le escribo esta misiva para confesarle que desde muy temprana edad somos asiduos consumidores de su producto estrella y cu...
"Ekaitza badator eta ni zai. Zintzilikatuta nituen arropak jaso ditut eta ekaitza badator. Ekaitza badator eta ni zai. Leihoak itxi ditut eta portxeko aulkiak ere lotuak daude eguzkia denean itzala ematen didan zuhaitzera eta ekaitza, gertuago dago. Ekaitza badator eta ni zai. Portxeraen erdian eserita nago laino beltzari begira, “Jaso al ditut etxe atzekaldean nituen gauzak? Bai, barruan daude”. Ekaitza badator eta ni zai. “Hamaka gorde al dut? Bai, autoko maleteroan dago”. Ekaitza badator eta ni zai. Laino belatzari begira nago eta ez dut ezer gehiago egiteko ekaitzari itxarotea ba...
Asten honetan atzera begira jarri eta Keler Nation Erresumak sei hilabete dituela konturatu naiz (azkar igarotzen da denbora, azkarregi). Hala ere ez du bizi askoz luzeagoa izango hurrengo asteazkenean egingo baitugu azken saioa. Keler Nationi beraz, pare bat saio geratzen zaizkio baina Diskotekako Altxorrak tarteari bat ere ez. Joan zen asteazkenenan egin genuen azkena eta bertan, azken hiru hilabeteetan bildutako harribitxi handienak hartu eta greatest hits moduko bat egin genuen. Esan beharrik ez dago barre asko egin genuela eta egun horretatik aurrera gure tinpanoek sensib...
Atzokoan Manolo & Paco, Terciopelo, Las Trillizas edo Los Troncos del 82 bezelako taldeak ezagutu genituen baina beste bat izan zen zur eta lur utzi ninduena. Xoxonee da Spice Girls cañí hauen izena baina zalantza nagusi bat sortzen zait beraiekiko; Zer dira raperoak edo toreroak? Garbi dago, Rapero Toreroak!
Escoria ugari dago musikaren munduan baina izaera hori izenean bertan onartzen dutenak ez dira hainbeste. Escoria Oriental da atzokoan Diskotekako Altxorrak tartean aurkitu genuen azalik ikaragarriena. Izena gutxi balitz gainera, singelaren izenburua Ordeñador Personal da. Hitzik gabe uzten nau 80ko hamarkadak… garai ederrean jaio ginen.
Bada hilabete bat edo Keler Nation irratsaioan asteazkenero Diskotekako altxorrak tartea burutzen duguna Kalipso Dj handiaren laguntzarekin. Bertan, Kalipsok Segura Irratiko diskotekan aurkitzen dituen disko sinestezinenak (ez zait beste hitzik bururatzen) entzun eta komentatzen ditugu. Arnasteko arazoak izan arte barre egiten dugu baina izugarrizko pena batekin geratzen ari gara; irratian ezin dira diska hauen azalak erakutsi eta egia esan, merezi du hauek ikustea (honetarako ere ez zait beste hitzik bururatu). Horregatik ostegunero aurreko egunean entzundako diska guztien artean azalik ik...
Estimado señor o señora que lee los e-mails de Keler: Le escribo esta misiva para confesarle que desde muy temprana edad somos asiduos consumidores de su producto estrella y cuando digo asiduos, quiero decir asiduos de verdad. La cuestión es que siempre hemos entendido el beber Keler como un rasgo de personalidad y también, por que no decirlo, como una forma de entender la vida. Respetamos a la rubia de 18 años como si fuera nuestra propia mujer ya que es la única que nunca nos ha abandonado. Nuestro compromiso con su producto es tal que nunca acudimos ni a bares, tabernas, cantinas, teatro...
Asteartean hasi ginen Keler Nation saioarekin Segura Irratian eta konturatzerako, egin dugu lehen astea. Balorazio orokorra egin behar bada, positibotzat hartuko nuke lehen aste hau nahiz eta hobetzeko gauza asko dauden. Batzuk, ez dira nahi bezala irten eta hitz egiterako orduan, gehixeago askatu beharrean gaudela iruditzen zait. Hala ere, sentsazioa ona geratu zait gauzak ongi egin ez baditugu ere, etorkizunean ongi egingo ditugunaren ziurtasuna baitut. Lehen aste honetan sorpresa ugari eraman ditut. Normala izango zen lehen aldiko nerbioak direla ete jendea lokomotora bat bailitzan hizke...
Gaur da eguna. Gaur hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian eta egia esan, hasteko desiatzen naiz. Gaueko 10:30etan hasiko gara Keler Nation Erresuman murgiltzen eta esan beharrik ez dago, denok gonbidatuta zaudetela 89.2an gure estreinua entzutera. Gaurkoan gauza gehiegi ditut buruan eta ez dut askoz gehiago kontatzeko beraz, gonbidapen honetara mugatuko naiz. Ea inor animatzen den... Gogoz gaude bideari ekiteko, ea inork gogoz entzuten gaituen eta bide luze eta oparoa izaten den. Ongi etorri gure erresumara zuena ere, izan baitaiteke! Entzun daitezela kitarrak!
barkatu indezent, arrazoi duzu.mau(ka) ezin liteke bere himnoan honako esaldi hau duen talde baten jarraitzailea izan (zati azpimarratuari begiratu mesedez): De las glorias deportivas que campean por España va el Madrid con su bandera limpia y blanca que no empaña Club castizo y generoso, todo nervio y corazón, veteranos y noveles, veteranos y noveles, miran siempre tus laureles con respeto y emoción ¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!Noble y bélico adalid, caballero del honor. ¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid! A triunfar en bue...
atzoko komunikatu politikoagatik jaso ditugun ehunka mezuei erantzun nahi lioke moralitatearen alderdi ultraortodoxoak.Jakintsuena omen da zuzentzea, eta mau(ka)-k ere badaki bere akatsak onartzen. Beraz, mau(ka)-k bere burua internazionalistatzat hartzen jarraitzen badu ere, atzoko modutik oso era desberdinean egiten duela esan nahi luke.Arrazoi duzue Keler Nation-eko biztanleak, talde ezkertiar batek ezin du internazionale milanoren jarraitzailea izan, bere lehen scudetto-a 11 urteko aurrak esplotatuz irabazi baitzuen!eta ezkerreko taldeek ezin dute mota honetako gehiegikeriarik onartu!be...
nola ez! mau(ka), talde ezkertiarra izaki, internazionalista ere bada.eta internazionalista izateak berdintasun eta justizia soziala-ren printzipioak mundu guztian zabaltzeko saiakerak egitea suposatzen duenez, guk ere, gure inguruko estatu eta nazioetan suertatzen diren ekintzen inguruko eritzia emango dugu hemendik aurrera.Zentzu honetan, Baltasar Garzon burkide ezkertiarraren hildoa jarraituko dugu itsu-itsuan, hau da, munduko edozein baztarretan ematen diren ekintzen inguruko juzkua emateko soberanitatea gurea dela garbi edukiz.(nahiz eta, hori bai, batzutan Garzonek gure marx maitearen...
“Zer? Gaur ohetik erorita edo botata?”. Baziren hilabete pare bat esaldi hau entzuten ez nuena eta gauza bakarra esan nahi du; Segura Irratian nagoela berriz ere. Praktikak amaitu genituen eta karrera amaierako proiektu edo KAParekin (inizialek beste maila bat ematen dute) hasteko ordua iritsi da. Hemendik aurrera ez naiz ohetik bota beharko irrati saioari ekin ahal izateko. Hemendik aurrera, irrati saioa amaitu ondoren botako naiz ohera. Hurrengo asteartean, azaroak 13, hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian. Astearte, asteazken eta ostegunetan izango gara han gaueko 10:30etatik 01:0...
aurreko diagnostikoan aipatu genituen Keler Nation-eko arazo larriei aurre egiteko, mau(ka)-k, ikuspuntu ezkertiarreko politiken aldeko apostua egiten du."moralitatearen alderdi ultraortodoxoa, eta ezkertiarra? ez al da kontraesana?" pentsatuko duzue askok.beno, ez dago ba inongo kontraesanik. mau(ka)-ren ustez, politika ezkertiarrek eskuindarrek baino legitimitate moral handiagoa dute eta. Erabat bateragarria da moralitatearen alderdi ultraortodoxo izan, eta ezkertiarra izatea. marx, gure burkide ideologoagauza jakina da bestalde, ezkerreko politiken xedea justizia soliala eta pertson...
Keler Nation-eko errealitate soziopolitikoaren nondik norakoak analizatzen denbora ugari pasa ondoren, mau(ka)-k honako diagnostiko hau egiten du:-aspaldi honetan Keler Nation, bertako bizikidetzarako oinarrizkoak diren Rock-a, jana eta edana printzipioak betetzen ez dituen jendez betetzen ari da, eta alde honetatik, guztion babeserako diren arau hauek mantetzeko indar berezia egin behar dugu denon arteanaipatzen dugun arau austeek dakarten gizartearen usteltzearen adibide da esate baterako, konstituzioak berak espreski bere 2. artikuluan debekatzen dituen sin, light, 0,0 eta antzeko produk...
Agur! Keler Nation Erresuma-ko biztanleak:Hemen zuen aurrean aurkezten den mau(ka),Keler Nation Erresumako alderdi politikoetako bat da.mau hitzak, moralitatearen alderdi ultraortodoxoa esan nahi dueta(ka) hitzak berriz, komando autonomoa.----------------------------------------------------moralitatearen alderdi ultraortodoxoa (komando autonomoa) beraz.----------------------------------------------------mau(ka)-ren helbururik garrantzitsuena, izenak berak dioen bezala, Keler Nation-eko morala babestea da.Moral honen ardatzak, Keler Nation-eko konstituzioaren bigarren atalean adierazten dire...
Keler Nation Erresumak himno bat behar du beste estatu-nazioen pare egoteko. Himno honek gure hondasun zein hondakin kulturala adierazi beharko du eta gure herritarren izpiritua islatu. Himno hau gure erresumako gune kulturalak diren ikastola zein tabenetan abestu beharko da egunean behin gutxienez. Beraz, bere akorde zein hitzak ezagutzea derrigorrezkoa izango da. Horretaz gain, gure kirolariek mundu mailako txapelketak jokatzen dituztenean (iristen bagara behinipein), gure eztarrietatik ohiu bakar baten moduan entzungo den kantu honek, gure arerioen odola hoztu eta bihotzak izuaraziko di...
Keler Nationen erretzea ongi ikusita dago. Erretzaileak errespetatuak izango dira eta beraien aktibitateak edozein lekutan burutu ahalko dituzte. Horretarako, tabakoaren aldeko legea garatuko da eta bertan, erretzaile lehialentzat plusak zehaztuko dira. Horretaz gain eta azken aldian jende askok erretzeari utzi dionez, “Apadrina un Estankero” kanpaina jarriko dugu abian. Ekimen honen bidez, Keler Nationek edoizen hiritarrek estankero bat apadrinatu ahal izango du hauen familien ongizatea babestu beharrean baikaude. Erretzeari uzteko liburuak debekatu egingo dira eta hauetako bat esku artean...
Gure Erresumak bere hondasun zein hondakin kulturalari errespetua zor dio bertan bizi garen guztiok bezalaxe. Gure kulturaren hiru ardatz nagusiak Rock&Rolla, jana eta edana izango dira (norberak aukeratu ditzala bere lehentasunen arabera) eta beraien biziraupena zihurtatzea Erresumako kide guztion ardura eta lana izango da. Gure edari ofiziala Kelerra izango da nahiz eta kubata, kalimotxo eta antzerakoak baimenduta egongo diren baina behin edaten hasita, debekatuta egongo bakarra edatea. Janariari dagokionean ez da ofizialtasunik egongo baina bai debekuak; ligth, 0,0, sin, free eta ant...
Ondorengoa gertatzen da gg bat atzerrira lanera joaten denean: - ...Ok, so you understand your work no? - Yes of course - And you are ready to star now? - Yes of course - Ok, what time is it? - Yes of course (Barkatu Shakespeareren hizkuntzan egindako akatsak, azken finean gg bat naiz)
Leku ederra da Keler Nation; Kaleak zabalak dira eta jendea, irriparre bat ahoan duela ibiltzen da alde batetik bestera. Zuhaitzak altuak dira baina beraien hosto zabalek zerua ikusten uzten dute. Asko, mendira igotzen dira goizean eta bertan dagoen harri zaharraren malean esertzen dira, berarekin hizketan arituko balira moduan. Inork ez daki besteei zer esanten dien baina denak, igotzen den edonor, lasaiago jeisten da bertatik. Keler Nationen, jendea elkar agurtzen da gurutzatzen denean eta leku berdinean topatzen badira, eguna zer moduz doan galdetzen diote elkarri. Txoriek, rock&roll...
Jendeak ez dio maitasun gehiegi izaten astelehenari, niretzat aldiz ez da hain egun txarra izaten. Hobe izaten da jaso beharrezko zaplaztekoak ahal bezain laster jasotzea eta astlehena ona da lan horretan. Goizean esnatzeak ez du grazia gehiegirik egiten baina behin lanera iristean dena aerrazago joaten da. Gure benetako etsaia beraz, ez da astelehena; gure benetako etsaia igandea da! Esnatzen zaren unean mundua amaitu egin behar dela ematen du, apokalipsiaren zazpi zaldun mozkorrak zure bila datoz eta zure gorputzak ez du ongi funtzionatzen, zure muskuluen deskordinazioa jasanezina da eta ...
- Joe hi! Gogorra zeok kontue… - Bai, juerga handie izan zian atzokoa - Eta? Resakarik bai? - Ez, gaurkoan ni neu naiz resaka - Bueno ba, ondo pasa orduan eta ez oztopatu besteei gehiegi
Ondorengoa gertatzen da gg bat Ebrotik behera edo Bidasoatik gora joaten denean: - Jode hi! Ta gero esaten ditek Euskal Herritik irtenda etzeokela juergaik! - Bai, earrak dittuk Burgoseko jai hauek… - Sala de los Infantes txabal, Salas de los Infantes - Bueno, total… - Hi barkauiek, uste diat neska hori nei begira zeokela - Bueno! Ixilik eon hai - Hi, baietz! Oain begie giñau ziek… - Baita zeare! Zeinek? - Hango morena harrek - Haiba la hostia! Egie dek! - Zeoze eukiko diat aurpegin - Haber? Ba eztaukek ezer… bueno, betiko artaburu aurpegie kar kar kar - Hi bazetorrekela…! - Hau oso raroa d...
Beti pentsatu izan dut parrandak bizi propioa duela edo hori esaten nion nire amari behintzat; “Liatu in naiz ama, gaua gaiztoa da”. Askotan etxera goiz itzuliko zarenaren ideiarekin irteten zara; kafe bat hartzera, trago pare bat botatzera edo basura jeistera eta bapatean, San Gregorioko festetan aurkitzen duzu zure burua eguerdiko ordubata terdietan amona batekin pasodoble bat dantzatzen. Gaua horrelakoa da, gaiztoa, eta ez du nahi zu etxera joaterik. “Honek du aurpegia honek!” pentsatuko duzue agian baina jarraian frogatuko dizuet ez naizela gezurretan ari, gauak bizi eta ideia propoioak...