Keler Nation: 1. Astea

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-16 12:44
2

Asteartean hasi ginen Keler Nation saioarekin Segura Irratian eta konturatzerako, egin dugu lehen astea. Balorazio orokorra egin behar bada, positibotzat hartuko nuke lehen aste hau nahiz eta hobetzeko gauza asko dauden. Batzuk, ez dira nahi bezala irten eta hitz egiterako orduan, gehixeago askatu beharrean gaudela iruditzen zait. Hala ere, sentsazioa ona geratu zait gauzak ongi egin ez baditugu ere, etorkizunean ongi egingo ditugunaren ziurtasuna baitut.

Lehen aste honetan sorpresa ugari eraman ditut. Normala izango zen lehen aldiko nerbioak direla ete jendea lokomotora bat bailitzan hizketan aritzea baina hori, niri besterik ez zait gertatu. Garbi nuen hasieratik, saio honetan kolaboratzaileek izango zuten pixua oso garrantzitsua izango zena eta hala izan da aste honetan. Beldurra nuen saioko tarte ezberdinak ez ote ziren musika itsasoaren erdian galduko baina kontrakoa gertatu da azkenean. Tarteek markatzen dute irratsaioaren erritmoa eta musika itsasoak laku bihurtu dira tarte batetik besterako zubi izateko.

Izugarria iruditu zait kolaboratzaile hauek eman duten maila. Gehienak lehen aldiz jartzen ziren mikrofono aurrean eta ez diote batere errespeturik erakutsi espuman murgildutako Shure honi, oso ondo. Gauza bat behintzat, ederki egin dut odorioz, laguntzaileak aukeratu (bada zerbait).

Asteartean Eukenerekin hasi genuen saioa eta bere aktualitatearen ikuspegi bereziarekin. Harrituta utzi ninduen bere ahots radiofonikoak, ez da berdina pertsona bat kalean entzun edo mikrofono aurrean. Kontuz ibili beharko naiz, agian kurtsoa amaitzerako berak aurkeztuko baitu saioa. Gainera ongi ulertu ginen eta asteartean nahiko lotuta ibili baginen ere ziur hurrengo asteetan kontua desmadratzen joango dena.

Eukenerekin amaitu ondoren, ieme-ren tarteari heldu genion baina bera hemen ez zenez suplantatu egin nuen bere lana. Tarte honekin behintzat erabat ziur nago hurrengo astean hobetuko duena.

Asteazkenean Rugby tartearekin hasi ginen eta Jon Luloaga Zaldibiarrak ere harrituta utzi ninduen. Hitzegiteko kuerda bikaina dauka eta hori gutxi balitz, kontu interesgarriak ekarri zituen bere euskara jatorrarekin orraztuta; bikain.

Asteazken gauean gainera beste esperimentu bati ere ekin genion. Bizkaino bat Gipuzkoan dokumentu antropologikoarekin hasi ginen eta Bingenek ere maila ederra eman zuen. Txindokira bidali nuen gauez, Gipuzkoar orok ezagutu beharreko tokia baitugu baina Bingenek (en su linea), Ordiziko Txindoki tabernan amaitu zuen kamioilari portuges batekin garagardoak hartzen. Ratu ederra pasa genuen markiñar zoro honi esker.

Pixkanaka astea amaitzen ari zen eta azken egunari heltzea suertatu zitzaigun. Ostegunetan, Ciguatanejora bidaia bat egiten dugu. Hau, Keler Nation iparraldean dagoen irla bat da eta bertan bizi da Manolete Copola. Pertsonaia jakintsu honen eskutik zinearen berri jasotzen dugu eta egia esan, eta nahiz eta hasi aurretik oso urduri zegoen, maila bikaina eman zuen Imanolek. Honek ere bikain.

Astearekin amaitzeko, Gaztetxe birararekin hasi ginen Sexty Sexers doinu artean eta Izalgo Iñakik, Ordiziko Uxuek eta Beasaingo Xikerrek ere aurreko laguntzaileen maila mantendu zuten (plazer bat da horrela lan egitea). Hala ere, uste baino motzago geratu zitzaigun tartea eta agian, beste gaztetxe batekin edo kontaktuan jarri beharko naiz tartea osatzeko.

Lehen aste honetatik ateratako lehen ondorioa beraz argia da: Horrelako kolaboratzaileekin ez naizela galduko alegia. Eskerrikasko denei.

Eta zuek gogoratu, denok zaretela ongi etorriak gure erresumara; zuena ere, izan baitaiteke.

Ateartetik Ostegunera gaueko 22:30etatik 00:30etara Segura Irratian, 89.2an. Zuen zain gaude, animatu!

Hementxe duzue entzungai lehen saioko sarrera (orain ulertuko duzue lokomotorarena ;):

2007-11-28 21:24 #1

Aupa!!!

Hasiberrie zeala aitortu diguzu baño dudarik gabe hasiberri txiki bezin haundie zaitugula. Etorri ikaragarrie ikusten zaizu ta etekin haundie atera diezaiokezu zure abilidade horri.

Hasiberria naiz ni ere, jasotakoa "eman ta zabaltzeko" tranpolin hortaxe igota nabil beldur, kezka, korapillo, sentsazio kontrajarri...ek osatzen duten sarean katrapillatuta.

Tranpolinetik goruntz begiratzeak ausart sentiarazten nau eta salto egitera tentatzen nau. Uretara begiratzeak ordea  atzera egitera bultzatzen nau.

Horrelakoetan zuk diozun bezela zer hobe gure sentsazioak gorpuztea baiño ezta? Eta zer hobe besteei zeinen ondo egiten duen sentiaraztea baiño ezta? Ba zorionak, eta dudarik gabe etorkizun oparoa duzu atejoka.

indezent

indezent 2007-11-29 11:51 #2

Eskertzen dira animoak eta zer gutxiago animoak itzultzea baino. Jarraitu "hartu eta zabaltzen" eta zorte on zuri ere!

Eskerrikasko

Utzi iruzkina: