Asteartean hasi ginen Keler Nation saioarekin Segura Irratian eta konturatzerako, egin dugu lehen astea. Balorazio orokorra egin behar bada, positibotzat hartuko nuke lehen aste hau nahiz eta hobetzeko gauza asko dauden. Batzuk, ez dira nahi bezala irten eta hitz egiterako orduan, gehixeago askatu beharrean gaudela iruditzen zait. Hala ere, sentsazioa ona geratu zait gauzak ongi egin ez baditugu ere, etorkizunean ongi egingo ditugunaren ziurtasuna baitut. Lehen aste honetan sorpresa ugari eraman ditut. Normala izango zen lehen aldiko nerbioak direla ete jendea lokomotora bat bailitzan hizke...


Gaur da eguna. Gaur hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian eta egia esan, hasteko desiatzen naiz. Gaueko 10:30etan hasiko gara Keler Nation Erresuman murgiltzen eta esan beharrik ez dago, denok gonbidatuta zaudetela 89.2an gure estreinua entzutera. Gaurkoan gauza gehiegi ditut buruan eta ez dut askoz gehiago kontatzeko beraz, gonbidapen honetara mugatuko naiz. Ea inor animatzen den... Gogoz gaude bideari ekiteko, ea inork gogoz entzuten gaituen eta bide luze eta oparoa izaten den. Ongi etorri gure erresumara zuena ere, izan baitaiteke! Entzun daitezela kitarrak!


“Zer? Gaur ohetik erorita edo botata?”. Baziren hilabete pare bat esaldi hau entzuten ez nuena eta gauza bakarra esan nahi du; Segura Irratian nagoela berriz ere. Praktikak amaitu genituen eta karrera amaierako proiektu edo KAParekin (inizialek beste maila bat ematen dute) hasteko ordua iritsi da. Hemendik aurrera ez naiz ohetik bota beharko irrati saioari ekin ahal izateko. Hemendik aurrera, irrati saioa amaitu ondoren botako naiz ohera. Hurrengo asteartean, azaroak 13, hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian. Astearte, asteazken eta ostegunetan izango gara han gaueko 10:30etatik 01:0...


Uda amaituz doa eta berriz ere betiko errutinara itzultzea tokatzen da (hau ere errutina ederra…). Egia esan, aurtengoa ez da uda oso arrunta izan (eta ez naiz izan dugun klima tropikal izugarriaz ari). Kontua da, uda honetan praktiketan aritu naizela eta lehen aldiz nire bizitzan ez dut oporrik izan (ikasle profesionalak gaizki ohituta gaude). Hiru hilabete egon naiz irratian lanean eta egia esan, esperientzi bikaina izan da. Asko ikasi dut eta lan goiz luzeetan (bost orduko lanegunak oso gogorrak dira), musika izan dut bidailagunik hoberena. Irratia eta musika, koadrila ederra. Beti irudi...


Azken iruzkinak