Gaur da eguna! Gaur hasten da Keler Nation

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-13 14:16
5

Gaur da eguna. Gaur hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian eta egia esan, hasteko desiatzen naiz. Gaueko 10:30etan hasiko gara Keler Nation Erresuman murgiltzen eta esan beharrik ez dago, denok gonbidatuta zaudetela 89.2an gure estreinua entzutera.

Gaurkoan gauza gehiegi ditut buruan eta ez dut askoz gehiago kontatzeko beraz, gonbidapen honetara mugatuko naiz. Ea inor animatzen den...

Gogoz gaude bideari ekiteko, ea inork gogoz entzuten gaituen eta bide luze eta oparoa izaten den.

Ongi etorri gure erresumara zuena ere, izan baitaiteke! Entzun daitezela kitarrak!

txerra

txerra 2007-11-13 14:54 #1

Segura irratia entzuten ez dugunontzat ez al duzu irratsaioa podkast moduan jartzeko aukerarik? Rokanrola entzuten desiatzen gauzenok be entzun gura zaituegu.<br />

indezent

indezent 2007-11-13 15:00 #2

<p>Lehen hiru saioak grabatu beharrean nago KAPa dela eta eta&nbsp;banuen jartzeko intentzioa, aurrerago ikusiko dugu. Hala ere, eskertzen dizut interesa.</p>

<p>Gaur egun komunikazioak nola funtzionatzen duen ikusita gainera aukera polita izan daiteke... lan ederra ere bai, baina konpentsatu dezake. Kontuan hartu beharreko proposamena bai jauna! Eskerrikasko</p>

Keler edarizalea

Keler edarizalea 2008-07-05 12:52 #3

Noiz itzuliko da Keler Nation Segura Irratira? Nire gustukoa zen sasio indartsu hura!!!!

indezent

indezent 2008-09-01 16:33 #4

Ba eskertzen da norbaitek entzuten zuela jakitea, are gehiago gustora entzuten bazuen! Hala ere ez dut uste saio hori sekula itzuliko denik...

Keler edarizalea

Keler edarizalea 2008-10-10 16:43 #5

Bainaaaaa, ez da egia izango saioa ez dela berriro itzuliko!!! Norekin hitz egin behar da egoera konpontzeko????


Utzi iruzkina: