7 egun falta dira

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-06 11:28
1

Zer? Gaur ohetik erorita edo botata?”. Baziren hilabete pare bat esaldi hau entzuten ez nuena eta gauza bakarra esan nahi du; Segura Irratian nagoela berriz ere. Praktikak amaitu genituen eta karrera amaierako proiektu edo KAParekin (inizialek beste maila bat ematen dute) hasteko ordua iritsi da.

Hemendik aurrera ez naiz ohetik bota beharko irrati saioari ekin ahal izateko. Hemendik aurrera, irrati saioa amaitu ondoren botako naiz ohera. Hurrengo asteartean, azaroak 13, hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian. Astearte, asteazken eta ostegunetan izango gara han gaueko 10:30etatik 01:00ak bitartean eta makina bat gai jorratuko ditugu bertan beti ere rock&roll doinuen laguntzaz. Saioan gainera kolaboratzaile handiak izango ditut (pare bat gainera, ezagunak inguru honetan ibiltzen bazarete behintzat…)

Asteartea eta 13; Ez da agian hasteko egunik hoberena baina ez dut horrelakoetan sinesten, Keler Nationen ez dago superstiziorik. Jainkoak lagun gaitzala! (garagardoarenak noski!)

borthuzai

borthuzai 2007-11-07 18:11 #1

ZORIONAK TXO! azkenen iritxi dek hire aukera!<br />zorte on ba!<br />(ordu hoietan nik behintzat artalde guztia ondo asko kontatuta izaten diat, baño ingo diat saioren bat behintzat entzuteko saiakeratxoa)<br />


Utzi iruzkina: