Keler Nation erresumako Konstituzioa (2. artikulua)

kelernation 1456150382700 Keler Nation | 2007-10-01 14:11
2

Gure Erresumak bere hondasun zein hondakin kulturalari errespetua zor dio bertan bizi garen guztiok bezalaxe. Gure kulturaren hiru ardatz nagusiak Rock&Rolla, jana eta edana izango dira (norberak aukeratu ditzala bere lehentasunen arabera) eta beraien biziraupena zihurtatzea Erresumako kide guztion ardura eta lana izango da.

Gure edari ofiziala Kelerra izango da nahiz eta kubata, kalimotxo eta antzerakoak baimenduta egongo diren baina behin edaten hasita, debekatuta egongo bakarra edatea. Janariari dagokionean ez da ofizialtasunik egongo baina bai debekuak; ligth, 0,0, sin, free eta antzeko aurrizkiak daramatzaten produktuak kartzela zigorra izango dute gure hondasun kulturala arriskuan jartzen baitute. Kartzela funtzioa bete dezaten, gure herrietako udal polikiroldegietako gimnasioak prestatuko dira eta bertan, zigorra psikologikoa zein eraginkorra izan dadin, aerobikerako erabiltzen den musika entzungo da.

Rock&Roll kontzeptua aldiz irekia izango da eta norberaren esku egongo da zer entzun nahi duen aukeratzea. Baldintza bakarra, entzuten den musika obra sortu duenak, pieza bihotzez idaztea izango da.

bewater

bewater 2007-10-02 09:39 #1

Konstituzio hau asko gustatzen zaidak, baina legeak apurtzeko daudenez nik san miguelari emango diot...ah, eta sexurik ez al da erresuma honetan

Ignatius_Bukowsky

Ignatius_Bukowsky 2007-10-02 10:27 #2

San Miguelarena regulatu beharrean nago anexo batean eta sexuaren kontua lasai, etorriko da baina imaginatu daikek nundik jungo dittuken tirok...


Utzi iruzkina: