Kategoria: kelerstuzioa
Keler Nation Erresumak himno bat behar du beste estatu-nazioen pare egoteko. Himno honek gure hondasun zein hondakin kulturala adierazi beharko du eta gure herritarren izpiritua islatu. Himno hau gure erresumako gune kulturalak diren ikastola zein tabenetan abestu beharko da egunean behin gutxienez. Beraz, bere akorde zein hitzak ezagutzea derrigorrezkoa izango da. Horretaz gain, gure kirolariek mundu mailako txapelketak jokatzen dituztenean (iristen bagara behinipein), gure eztarrietatik ohiu bakar baten moduan entzungo den kantu honek, gure arerioen odola hoztu eta bihotzak izuaraziko di...
Keler Nationen erretzea ongi ikusita dago. Erretzaileak errespetatuak izango dira eta beraien aktibitateak edozein lekutan burutu ahalko dituzte. Horretarako, tabakoaren aldeko legea garatuko da eta bertan, erretzaile lehialentzat plusak zehaztuko dira. Horretaz gain eta azken aldian jende askok erretzeari utzi dionez, “Apadrina un Estankero” kanpaina jarriko dugu abian. Ekimen honen bidez, Keler Nationek edoizen hiritarrek estankero bat apadrinatu ahal izango du hauen familien ongizatea babestu beharrean baikaude. Erretzeari uzteko liburuak debekatu egingo dira eta hauetako bat esku artean...
Gure Erresumak bere hondasun zein hondakin kulturalari errespetua zor dio bertan bizi garen guztiok bezalaxe. Gure kulturaren hiru ardatz nagusiak Rock&Rolla, jana eta edana izango dira (norberak aukeratu ditzala bere lehentasunen arabera) eta beraien biziraupena zihurtatzea Erresumako kide guztion ardura eta lana izango da. Gure edari ofiziala Kelerra izango da nahiz eta kubata, kalimotxo eta antzerakoak baimenduta egongo diren baina behin edaten hasita, debekatuta egongo bakarra edatea. Janariari dagokionean ez da ofizialtasunik egongo baina bai debekuak; ligth, 0,0, sin, free eta ant...
Leku ederra da Keler Nation; Kaleak zabalak dira eta jendea, irriparre bat ahoan duela ibiltzen da alde batetik bestera. Zuhaitzak altuak dira baina beraien hosto zabalek zerua ikusten uzten dute. Asko, mendira igotzen dira goizean eta bertan dagoen harri zaharraren malean esertzen dira, berarekin hizketan arituko balira moduan. Inork ez daki besteei zer esanten dien baina denak, igotzen den edonor, lasaiago jeisten da bertatik. Keler Nationen, jendea elkar agurtzen da gurutzatzen denean eta leku berdinean topatzen badira, eguna zer moduz doan galdetzen diote elkarri. Txoriek, rock&roll...