Keler Nation Erresumako Konstituzioa (1. artikulua)
Leku ederra da Keler Nation; Kaleak zabalak dira eta jendea, irriparre bat ahoan duela ibiltzen da alde batetik bestera. Zuhaitzak altuak dira baina beraien hosto zabalek zerua ikusten uzten dute. Asko, mendira igotzen dira goizean eta bertan dagoen harri zaharraren malean esertzen dira, berarekin hizketan arituko balira moduan. Inork ez daki besteei zer esanten dien baina denak, igotzen den edonor, lasaiago jeisten da bertatik.
Keler Nationen, jendea elkar agurtzen da gurutzatzen denean eta leku berdinean topatzen badira, eguna zer moduz doan galdetzen diote elkarri. Txoriek, rock&roll doinuak kantatzen igarotzen dute eguna eta bakarrik zaudenean ere gauza handi bateko kide zarela sentiarazten dizute.
Leku ederra da Keler Nation; jendea zoriontxu bizi delako, batak bestea errespetatzen duelako, topatzen duten inor ez delako ezezagun bat, oraindik ezagutu ez duten lagun bat baizik, edo noizbait maiatatuko duten norbait. Zoriontxu dira, badakitelako, zoriontasuna ez dela egoera bat, jarrera bat baizik.
Iruzkinak
Sugoi 2007-09-27 09:48 #1
Azkenengo esaldi hori ikaragarri gustatu zait, egia borobila da ta, zoriontasuna ez da egoera, jarrera baizik... oso ona, beti bezala!!!

bootxo 2007-09-28 13:02 #2
Nun enpadronatu neike?

Ignatius_Bukowsky 2007-09-28 14:08 #3

Enpadronatze kontu hori ere jarrera kontua delakoan nago

malen 2007-09-30 13:53 #4
politx-politxa!

Zoriontasuna ez da egoera bat, jarrera bat baizik!

egi biribilla!

pd: asko gustatzen jata bloga : )

Ignatius_Bukowsky 2007-09-30 16:39 #5
Denoi esaldi berdina gustatu zaizue eta testu horretan nik idatzi ez dudan bakarra da jajajaja, lastima. Filme batean entzun nuen baina ez naiz gogoratzen ziur zein filma zen...
Utzi iruzkina: