ezkertiarrak gara

No profile photo mau(ka) | 2007-11-04 15:45
1

aurreko diagnostikoan aipatu genituen Keler Nation-eko arazo larriei aurre egiteko, mau(ka)-k, ikuspuntu ezkertiarreko politiken aldeko apostua egiten du.


"moralitatearen alderdi ultraortodoxoa, eta ezkertiarra? ez al da kontraesana?" pentsatuko duzue askok.


beno, ez dago ba inongo kontraesanik. mau(ka)-ren ustez, politika ezkertiarrek eskuindarrek baino legitimitate moral handiagoa dute eta. Erabat bateragarria da moralitatearen alderdi ultraortodoxo izan, eta ezkertiarra izatea.


 marx, gure burkide ideologoa

gauza jakina da bestalde, ezkerreko politiken xedea justizia soliala eta pertsonen arteko berdintasuna direla (hauexek baitira legitimitate moral handiago ematen diotenak) eta mau(ka)-k, helburu hauek esparru gehiagotara ere zabaldu nahi ditu.

mau(ka)-ren ustez esate baterako, berdintasunaren filosofia hizkuntzara ere zabaldu beharko litzateke, era honetan, maiuskulen erabilera kasu oso zehatzetara soilik murriztuz.

zergaitik idatzi behar dira hitz batzuk hitz larriz, eta beste batzuk ez? zergatik eman garrantzia handiagoa esaldi batetan doan lehen hizkiari? zergatik gutxietxi besteak? ez al dituzte eskubide berberak?
argi dago hori berdintasunaren aurka doala eta ez dela batere demokratikoa, eta mau(ka)-ren politika ezkertiarrek berdintasuna dute helburu, beti.

maiuskulen erabilera beraz, Keler Nation Erresuma hitzera eta beste zenbait kasu zehatzetara mugatua geratzen da.


mau(ka)-ren, Keler Nation-erako alfabetoaren proposamena

demokrazia linguistiko hau nahikoa arrazoi ez balitz gainera, bada maiuskulen erabilera murrizteko beste arrazoi bat ere:
estetikoa hain zuzen.

ez dago dudarik hitz guztiak askoz politagoak direla minuskulaz, maiuskulaz baino. irudi guztiak txuri beltzean, koloretan baino politagoak diren bezala.



indezent

indezent 2007-11-04 18:04 #1

<p>Bai jauna! Gu ere marxistak! ez da ez ideologo makala</p>


Utzi iruzkina: