Diskotekako altxorrak: Bravo & DJ's (2008/04/23)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-04-26 17:53

Asten honetan atzera begira jarri eta Keler Nation Erresumak sei hilabete dituela konturatu naiz (azkar igarotzen da denbora, azkarregi). Hala ere ez du bizi askoz luzeagoa izango hurrengo asteazkenean egingo baitugu azken saioa.

 

Keler Nationi beraz, pare bat saio geratzen zaizkio baina Diskotekako Altxorrak tarteari bat ere ez. Joan zen asteazkenenan egin genuen azkena eta bertan, azken hiru hilabeteetan bildutako harribitxi handienak hartu eta greatest hits moduko bat egin genuen.

 

Esan beharrik ez dago barre asko egin genuela eta egun horretatik aurrera gure tinpanoek sensibilitate gutxiago dutela baina hala ere, merezi izan du. Gaurkoan, aurkitu dugun diskorik izugarriena (“izu” partikula ederki datorkio) eskaintzen dizuet. Beraien izena Bravo & DJ’s da eta gaurkoa egun berezia delako, kantua entzuteko aukera ere emango dizuet. Hori bai, gero ez haserretu nirekin e! Difacil Rap!

 

PD: Aguantatu abestia kantantzen hasten den arte mesedez, merezi du; poesia! ;)

 


Utzi iruzkina: