Asten honetan atzera begira jarri eta Keler Nation Erresumak sei hilabete dituela konturatu naiz (azkar igarotzen da denbora, azkarregi). Hala ere ez du bizi askoz luzeagoa izango hurrengo asteazkenean egingo baitugu azken saioa.   Keler Nationi beraz, pare bat saio geratzen zaizkio baina Diskotekako Altxorrak tarteari bat ere ez. Joan zen asteazkenenan egin genuen azkena eta bertan, azken hiru hilabeteetan bildutako harribitxi handienak hartu eta greatest hits moduko bat egin genuen.   Esan beharrik ez dago barre asko egin genuela eta egun horretatik aurrera gure tinpanoek sensib...


Atzokoan Manolo & Paco, Terciopelo, Las Trillizas edo Los Troncos del 82 bezelako taldeak ezagutu genituen baina beste bat izan zen zur eta lur utzi ninduena. Xoxonee da Spice Girls cañí hauen izena baina zalantza nagusi bat sortzen zait beraiekiko; Zer dira raperoak edo toreroak? Garbi dago, Rapero Toreroak!


Escoria ugari dago musikaren munduan baina izaera hori izenean bertan onartzen dutenak ez dira hainbeste. Escoria Oriental da atzokoan Diskotekako Altxorrak tartean aurkitu genuen azalik ikaragarriena. Izena gutxi balitz gainera, singelaren izenburua Ordeñador Personal da. Hitzik gabe uzten nau 80ko hamarkadak… garai ederrean jaio ginen.


Bada hilabete bat edo Keler Nation irratsaioan asteazkenero Diskotekako altxorrak tartea burutzen duguna Kalipso Dj handiaren laguntzarekin. Bertan, Kalipsok Segura Irratiko diskotekan aurkitzen dituen disko sinestezinenak (ez zait beste hitzik bururatzen) entzun eta komentatzen ditugu. Arnasteko arazoak izan arte barre egiten dugu baina izugarrizko pena batekin geratzen ari gara; irratian ezin dira diska hauen azalak erakutsi eta egia esan, merezi du hauek ikustea (honetarako ere ez zait beste hitzik bururatu). Horregatik ostegunero aurreko egunean entzundako diska guztien artean azalik ik...


Azken iruzkinak