Jendeak ez dio maitasun gehiegi izaten astelehenari, niretzat aldiz ez da hain egun txarra izaten. Hobe izaten da jaso beharrezko zaplaztekoak ahal bezain laster jasotzea eta astlehena ona da lan horretan. Goizean esnatzeak ez du grazia gehiegirik egiten baina behin lanera iristean dena aerrazago joaten da. Gure benetako etsaia beraz, ez da astelehena; gure benetako etsaia igandea da! Esnatzen zaren unean mundua amaitu egin behar dela ematen du, apokalipsiaren zazpi zaldun mozkorrak zure bila datoz eta zure gorputzak ez du ongi funtzionatzen, zure muskuluen deskordinazioa jasanezina da eta ...


Azken iruzkinak