Ez dakit zer egingo dudan gaur; egia esan, atzo zer egin nuen ere ez dakit. Bihar beranduegi da zer egingo dudan pentsatzeko eta atzo, hurrunegi dago zer egin nuen oroitzeko. Nazionalitate mozkorrekoak garenok ez ditugu horrelako gauzak jakiten. Ez dakit handia naizenean zer izango naizen; egia esan, ez dakit zer izan nahi dudan ere. Ez dakit zapaltzen dudan lurra benetazkoa den edo nire ametsek ari batzuei lotuta airean mantentzen nauten. Ez dakit kaiola honetako burniak, burnizkoak, edo lastozkoak diren, eta ezta, hor zeuden edo nik jarri nituen, hurrunegi oroitzeko, gertueki sakontzeko. ...
Gipuzkoan hiru gizonezko mota daude Agg, Bgg eta Cgg izendatuko ditugunak (A, B eta Ck kasua mugatuko dute eta gg luzapenak gizonezko gipuzkoarra esan nahi du): Agg : Neska: Bueno… ba beste batean izango gara Agg (bere barrenerako): Buuuu, honek nekin larrutan in nahi dik Bgg: Neska: Bueno… ba beste batean izango gara Bgg (bere barrenerako): pfff… nere lagune besteik izan nahi ez diken beste bat... Cgg: Neska: Bueno… ba beste batean izango gara Cgg (bere barrenerako): Ze hostia hai dek esaten hau! Eta zer dituk lepo azpin zeuzkiken bi bulto hoik?
- Aupa hi! Eantzak beste bat! Oeoeoeoe! Beste hiruek irensten badituk hirea dek! - Gaurkon bai, gaurkon irabaziko zioat… - Aupa hi! Hirekin gerek! Edan zak! Eh Eh Eh! Gaurkoan irabaziko diok - Tripak nahaste hasita zeuzkiat… burp! Etzekiat ahalko diaten… - Aupa hi! Inoiz ez haiz hain gertu egon! - Etzekiat… burp, grrrr… Bhuaaaaaaj! - Hala, honek papak bota dizikik berriro. Bueno gaurkoan e irabazi dek ba Tomas; hotsi hire 50 euroak baina… hire hartz panda hau dopauta zeokela pentsatzen hasi behar neok, behi suitzarrari irabazten genioan. - Ahaaaagg, klinex bat mesedez…! - Ixilik eon h...
Esnatzea gauza ederra da eta egunero egiten dugun bitartean, ez goatz gaizki. Gaurkoan ordea, esantze arraroa izan dut. Ohetik jeiki, eskubiko hanka lurrean jarri (ez naiz beraz ezkerrekoarekin altxatu) eta zutitu egin naiz. “Ay!”, mina; eskubiko txorkatilak ezaguna dudan min bat adierazi dio nire nerbio sistemari. Ezaguna dut bai nire bizian zehar (ez luzeegia), makina bat esgintze izan ditudalako baina... nola da posible! Atzo oheko izara artean murgiltzean ez nuen esginzerik! Eta atzokoa ez zen ostegun tonto horietako bat izan (badaezpada, nahiko begitankorra izaten baita jendea). Gogora...
“Buaaaa…” Gaur ere egunkariak betiko kontuekin datoz, ez dakit zergatik jarraitzen dudan irakurtzen. Gustatzen zait tabernara bakarrik jeistea, ateari bizkarra eman eta barraren aurka, garagardo pitxarra bat edaten dudan bitartean egunkaria irakurtzea, baina… beti damutzen naiz; liburu batekin jeisten hasi beharko naiz. Atearean aurka esertzen naiz eta egunkaria irakurtzen ari naizen bitartean, begi ertzetatik nire atzean mamuak igarotzen ikusten ditut. Bat sartzen den bakoitzean irakuretzeari uzten diot eta zain geratzen naiz, baina bakar bat ere ez dator nigana. Garagardo pitxarrari astin...
Horixe dugu Keler Nation! Mozkor tunanteen erresuma; irribarrea eta negarra lagun egiten diren erresuma; bizitza, bizitzeko zerbait dela pentsatzen dutetenen erresuma; bizitza, amodioa eta heriotza humorez hartzen dituztenen erresuma. Muga zein fronterak desagertzen ari diren garai hauetan muga berri bat beharrezkoa dela pentsatzen dutenen erresuma; Homorea, ironia eta distantzia bizitzaz gozatzeko beharrezko elementuak direla pentsatzen dutenen erresuma... Baina aldi berean, distantzia horretatik, bizitza gozatzeko, bizitzaren itsasoan busti beharra dagoela pentsatzen dutetenen erresuma. Beti ere, gasez zipriztinduriko itsasoa, apar zuri trinkoa duen hori. Horixe da Keler Nation! Ongi etorri gurera, zurea ere izan baitaiteke.
Gaur e astelehena arindu diazu ba. Foo Fightrers, muy grandes, badauket taldea hurrengo posteako ;)
Astelehena!!!!!!! aggggggrrrrrhhhhhh!!!! http://www.youtube.com/watch?v=DKhnmUdmz74
Admitido! Si señor! Hola bai jun daikela Malta. Operazion Malta 007. Licencia para...