Nahikoa dut horrekin
Ez dakit zer egingo dudan gaur; egia esan, atzo zer egin nuen ere ez dakit. Bihar beranduegi da zer egingo dudan pentsatzeko eta atzo, hurrunegi dago zer egin nuen oroitzeko. Nazionalitate mozkorrekoak garenok ez ditugu horrelako gauzak jakiten.
Ez dakit handia naizenean zer izango naizen; egia esan, ez dakit zer izan nahi dudan ere. Ez dakit zapaltzen dudan lurra benetazkoa den edo nire ametsek ari batzuei lotuta airean mantentzen nauten. Ez dakit kaiola honetako burniak, burnizkoak, edo lastozkoak diren, eta ezta, hor zeuden edo nik jarri nituen, hurrunegi oroitzeko, gertueki sakontzeko. Ez dakit ezer, mozkor nazionalitatekoek ez ditugu horrelako gauzak jakiten baina nahikoa dut, badakit nahikoa, maite zaitudala alegia, ez da asko, baina aldi berean, dena da.
Iruzkinak
Sugoi 2007-09-19 11:38 #1
Nork daki benetan hori guztia baina? Psss, nik behintzat ez! ;D<br />
Ignatius_Bukowsky 2007-09-19 12:57 #2
Hori izango da agian kontua, nahikoarekin bizitzen ikasi beharko genukela, ez dagoela dena jakin beharrik, nahikoa, dena delako...
Sugoi 2007-09-20 17:25 #3
Por tzierto, asmatu duzu ya argazkia jartzen? Nahi baduzu nire helbidea l.r.aurrekoetxea@gmail.com da. Bestela saiatuko naiz hemetik azaltzen, memoria egin behar dut baina.<br />
Ignatius_Bukowsky 2007-09-20 19:41 #4
Bidali nizun email bat blogeko kontaktura, iritsiko zela pentsatzen nuen. Registratzean jarri zenuen amailera iritsi behar zuen. Ez bada iritsi esan eta bidaliko dizut email horretara, argazkia jarri nahi dut eta bakarrik ez naiz moldatzen...
Utzi iruzkina: