Kategoria: sinead_oconnor
Ez dakit zer egingo dudan gaur; egia esan, atzo zer egin nuen ere ez dakit. Bihar beranduegi da zer egingo dudan pentsatzeko eta atzo, hurrunegi dago zer egin nuen oroitzeko. Nazionalitate mozkorrekoak garenok ez ditugu horrelako gauzak jakiten. Ez dakit handia naizenean zer izango naizen; egia esan, ez dakit zer izan nahi dudan ere. Ez dakit zapaltzen dudan lurra benetazkoa den edo nire ametsek ari batzuei lotuta airean mantentzen nauten. Ez dakit kaiola honetako burniak, burnizkoak, edo lastozkoak diren, eta ezta, hor zeuden edo nik jarri nituen, hurrunegi oroitzeko, gertueki sakontzeko. ...